Udaleko Hezkuntza Jarduerak - "Ez zaitez eserita geratu" Ezagutu kirol egokitua
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gorputz Hezkuntza eta Kirola
Azalpena
Saio teoriko-praktikoa kirol egokitua zabaltzeko. Hasteko mahai-inguru gidatu batean hartuko dute parte ikasleek eta, bigarren atalean, egokitutako hainbat jarduera fisiko praktikatuko dituzte.
Informazio gehiago: saioaren bideoa
Balioak
Bizi kalitatea, ekitatea eta barne hartzea.
Helburuak
Gizarte-errealitate batez benetako kontzientzia hartzea, kirol egokitua modu teoriko eta praktikoan ezagutuz.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Antolakuntza
- Lekua: Jarduera fisiko egokiturako zentroa – CAFA. Gabriel Zelaia kalea,15
- Ikastaro kopurua: 31.
- Egutegia: bots aldi ezartzen dira 2024-2025 ikasturtean ikastaroaren data zehatza hautatzeko. Data hori inskripzioaren formularioan zehaztuko da:
- 2024ko Abenduaren 09tik 13ra eta 16tik 19ra.
- 2025eko Urtarrilaren 27tik 31ra.
- 2025eko Martxoaren 10tik 14ra eta 17tik 21era.
- 2025eko Apirilaren 07tik 11ra.
- 2025eko Maiatzaren 12tik 13ra.
- Iraupena: 3 orduko saio bat, hainbat jardueratan, 10:00etatik 11:00etara.
- Metodologia: txandaka arlo hauek landuko dira:
-
- 1. txanda: aurkezpen teorikoa eta ikus-entzunezkoa ikustea.
- 2. txanda: kirol egokitutako jarduera praktikoa.
- Materiala: kirol-material egokitua (aulkiak, etab.) antolakuntzak jarriko du. Ikastetxe bakoitzak eduki hauek dituzten karpeta eta DVDa jasoko du:
-
- Kanpainaren oinarriak.
- Kirol egokituari buruzko ideia orokorrak.
- Kanpainaren helburuak ikasgai ezberdinetan zeharka lantzeko fitxa praktikoak, ikastatetxearen funtzionamendua eta ohiko ordutegiak aldatu gabe.
- Parte-hartzaile kopurua: ikastaro bakoitzeko 30 pertsona gehienez.
- Garraioa: Ez dago barne, garraio publikoa erabiltzea aholkatzen da.
- Hizkuntza: euskara, gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Eskaeren kopuruaren arabera, Kirol Zerbitzuak mugatu ahal izango du ikastetxe bateko taldeen kopurua, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzeko. Gomendatzen da ikastetxe bakoitzak ez eskatzea hezkuntza-lerro baino ikastaro gehiago.
- Ordaintzekoa: talde bakoitzeko 85 euroko kuota finkatu da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da.
Oharrak:
- Ikastetxeei parte-hartzeko xehetasunen eta baldintzen berri helaraziko zaie eskabidean sartzen den helbide elektronikora.
- Oharrak atalean ikasleen hezkuntza behar bereziak adierazi. Laguntza hezitzailea behar izanez gero, ikastetxea bera arduratuko da begiraleak jartzeaz.
- Premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo hori ezean, istripua izan duen pertsonaren kontura.
- Derrigorrezkoa da Taldeko irakasle arduradunak etengabe egotea jardueran.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirol Zerbitzua
- Kontaktua:
- Telefonoa: 945 16 15 55
- Helbide elektronikoa: coordep.01@vitoria-gasteiz.org
- Kolaboratzailea: CD Zuzenak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.