Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Eskolen arteko Kirol anitzeko Topaketak - Kirola, hezteko giro eta bide
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gorputz Hezkuntza eta Kirola
Azalpena
Ikastetxeen arteko kirol anitzeko topaketak, larunbat goizez.
Astean zehar kirol anitzeko jarduerak egiten dituzten ikastetxeetako taldeei zuzenduak (Lehen Hezkuntza).
Balioak
Bizi-kalitatea, elkarbizitza, lankidetza, aniztasuna.
Helburuak
- Eskola-adineko haur eta gaztetxoek (6-12 urte) ahalik eta kirol-espezialitate gehien ezagutzeko eta praktikatzeko estrategiak bultzatzea. Helburua da kirola egiteak egungo gizartean duen esanahiari buruzko kontzientzia kritikoa garatzea.
- Trebetasun motrizez gain, bestelako gaitasunak lantzen dituzten hezkuntza-ikuspegi integralak lantzea, hala nola, gaitasun kognitiboak, pertsonalak, erlazionalak eta sozialak.
- Ikastetxeen inplikazioa indartzea. Horretarako, lehen hezkuntzan garatzen den kirol-jarduera ikastetxeko hezkuntza-proiektuekin lotzea eskatzen da, eta bertan lehentasun bat izan behar du ikasleek eskola-kirolean parte hartzea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza.
Antolamendua
- Lekua: hainbat leku (behar beste denboraz jakinaraziko du).
- Egutegia: 2024-2025 ikasturtea (10 larunbat).
- Ordutegia: 10:00 – 14:00 (txandaren arabera).
- Iraupena: gutxienez 90 minutu (txanda bakoitzeko).
- Hizkuntza: euskara.
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako jarduerak: Atletismoa, frontoi-jokoak, izotz gaineko jokoak, gimnastika-jokoak, goalball, rokodromoko jokoak, borroka-arteak, munduko kirolak, igerilekuko jokoak, baloi jokoak* Aldaketak egon daitezke.
Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako jarduerak: Orientazioa, eskrima, arte martzialak, munduko kirolak, atletismoa, mendi-irteerak (inklusiboak), eskalada, gimnasia, boleibol. * Aldaketak egon daitezke.
Parte hartzeko betebeharrak
- Beharrezkoa da Arabako Foru Aldundiaren Eskola Kirola Programan izena ematea (Kirol anitzeko jarduerak) - 2024ko abuztuaren 26tik urriaren 11 arte.
- Kanpainan izena emateko epea: 2024ko urriaren 1etik 11 arte. Kanpaina hau antolatzen duen enpresa ikastetxeekin harremanetan jariko da izena emateko.
- Topaketa bakoitza ospatu baino lehen ikastatetxeak parte-hartzeileen aurreikuspena bidali behar du (15 egun lehenago).
- Topaketaren aurreko astearterako ikastetxeak baieztatu behar du parte-hartzaileen kopurua. Egun horretatik aurrera ez da izen-emate berririk onartuko.
- Parte hartzen duten ikastetxeetako begiraleek zeregin aktiboa izango dute jardueran.
- Ordaintzekoa: EZ.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirol Zerbitzua
- Kontaktua:
- Telefonoa: 945 16 15 55
- Helbide elektronikoa: coordep.01@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.