Artxiboaren Atala

Arduradun teknikoa:
Almudena Martínez Curiel
Helbidea:
Unibertsitateko ibilbidea, 1, 01006 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa:
+34 945 16 14 92
Posta elektronikoa:
archivo.0107@vitoria-gasteiz.org

Zereginak

Gasteizko Udalak edo beste erakunde batzuek sortutako dokumentazioa bildu, antolatu, deskribatu, kontserbatu eta zabaltzen du, udal-jarduerari dagokionez, 1181etik gaur egunera arte.

Helburuak

  1. Udalaren dokumentu-ondarea eta ondare bibliografikoa handitzea, kontserbatzea eta zabaltzea.
  2. Udal kudeaketarako laguntza, Udaleko sail eta zerbitzuek eskatutako dokumentazioa eta informazioa emanez.
  3. Udalaren administrazio-kudeaketak ukitutako herritarrei zerbitzua ematea, dokumentazio interesatua eskuratzeko erraztasunak emanez.
  4. Kulturaren zabalkundea, ikertzaile eta kontsultatzaileen eskariei erantzunez:
    • Gai historikoei eta sozialei buruzkoak, bereziki tokiko gaiei buruzkoak.
    • - Informazioaren eta Dokumentazioaren Zientziekin lotutako gai teknikoak eta profesionalak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.