Ignacio Ellacuria Udal Ikastegia
Ignacio Ellacuria Ikastegiak lanbide trebakuntza, birziklatzea eta lan-munduan txertatzea sustatzeko baliabideak eta ekintzak eskaintzen ditu, horretarako, prestakuntza, orientazio eta informazio ekintzak eginez eta eraikuntza, instalazio eta industria arloetako enpresekin harremanetan jarriz.
Zein arlotan jaso dezakezu prestakuntza?
Ignacio Ellacuria ikastegian eraikuntza iraunkorraren eta industria tradizionalaren alorretako prestakuntza eskaintzen da.
Eraikuntza eta birgaikunzta iraunkorra
Ignacio Ellacuria udal ikastegian biltzen dira bereziki gazteei eta langabeei zuzendutako prestakuntza baliabideetako asko; eraikuntzaren sektorean teknologia berriak eta material jasangarriak erabiltzera bideratzen dira ikastaroak
- Oinarrizko ikastariak: Igeltserotza eta eraikuntza-akaberak, Arotzeria eta altzarigintza, Soldatzea eta metal-arotzeria, Behe tentsioko instalazio elektrikoak, Eraikinetako pintura eta pintura industriala, Iturgintza eta klimatizazio instalazioak, Planoak interpretatzea.
- Ikastaro aurreratu eta espezializatuak: Argiztapen proiektuak, Eraikuntzarako software irekia, Eraikuntzako zubi termikoak, Lan eta teknika bertikalak, Eraikinen azterketa teknikoa.
- Eraikuntza iraunkorreko ikastaroak: Eraikinen energia-ziurtagiria, Eraikuntzako hondakinen kudeaketa, Iraunkortasuna kontuan hartzen duen hirigintzakudeaketa, Inguratzailearen energia eraginkortasuna, Energia berriztagarrien instalazioak.
Industria tradizionala
- Soldatzea eta metal-arotzeria, TIG soldadura, Soldadura elektrikoa, Biltegiko jarduera lagungarriak.
Beste alor batzuk
Badira enplegua sortzen duten beste jarduera esparru batzuk, sektore tradizionaletako asko horien artean, baita enplegu-hobi berriak ere, herritarren premia berriek sortutakoak horietako asko.
- Merkataritza eta hostalaritza tradizionala: Harategi-laguntzailea, Arrandegi-laguntzailea, Ostatuetako gelariak
- Nekazaritza ekologikoa: Baratzezaintza ekologiko eta birsortzailea, Ongarriketa organikoa eta bioongarriak, Nekazaritza ekologikora birmoldatzea...
- Pertsonen arreta eta zaintza: Mendekotasuna duten pertsonei arreta ematea erakundeetan.
- Garraioa eta logistika: Biltegi-laguntzailea, Autobusa gidatzea.
Liburuxkak: Prestakuntza programazioa
Online kontsultatzea eta izena ematea
Aurrez-aurre:
- Prestakuntza zentroetan: CETICen eta Ignacio Ellacuría ikastegian.
- Herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko udal bulegoetan eta Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan
Informazio telefonoa: 945 161505 | formacionempleo@vitoria-gasteiz.org | @VG_empleoformac
Informazio pertsonalizatuko zerbitzua whatsapp bidez
Enplegurako prestakuntza-programei buruzko informazioa zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu eman izena gure buletin elektronikoan.
Harremanetarako
- C/ Castro Urdiales, 12.
- Telefonoa: 945 16 18 60
- iellacuria@vitoria-gasteiz.org
- Ordutegia: 9:00 - 15:00.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.