Gasteizko airearen kalitatea

Gasteizko Udalak airearen kutsaduratik eratorritako arriskuetatik babestu nahi ditu herritarrak, bai eta haien bizi-kalitatea hobetu ere. Helburu horrekin, 2003an egin zen Airearen Kalitatea Kudeatzeko lehen Plana.

2030ari begira Gasteizko Airearen Kalitatearen Estrategia

Airearen Kalitatearen 2030 Estrategia (pdf)

Gasteizko Udalak 2021az geroztik lan egin du tokiko estrategia berri bat zehaztu eta ezartzeko, hiriko airearen kalitatea hobetzeko, 2030. urteari begira. Gaur egun airearen kalitatearen arloko legezko estandar guztiak betetzen ditugun arren, Gasteizko Udalak apustu irmoa egin du herritarren esposizio-mailak hobetzeko, hartara immisio-maila (aireko kutsatzaileen kopurua) OMEk gomendatutako tarteko balio zorrotzenetara murrizteko eta, ahalik eta gehien, OMEk berak 2021ean argitaratu zituen erreferentziazko balio berrietara hurbiltzeko.

Horrenbestez, 2030ari begira Gasteizko Airearen Kalitatearen Estrategia diseinatu du Udalak, estrategia horrek onurak ekarriko dizkien ustean, bai herritarrei (atmosferako kutsatzaileen kontzentrazioa murriztea, pertsonen osasun-egoera hobetzea, etab.), baita ekosistemari eta tokiko ekonomiari ere. Estrategia hori abian jartzeak beste onura batzuk ere eragin ditzake bizi-kalitatean, eta, hartara, Gasteiz 2030 Hiri Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzen lagundu; helburu horien artean daude, esaterako, 3.a ("Osasuna eta Ongizatea"), 7.a ("Energia eskuragarria eta ez-kutsakorra") eta 11.a ("Hiri eta Komunitate Iraunkorrak").

Gasteizko Airearen Kalitatea Hobetzeko Ekintza Plana

Airearen Kalitatearen 2023-2026 Estrategia (pdf)

1. eranskina: Ekintzen fitxa (gaztelaniaz) archivo pdf

2. eranskina: Kronograma eta Aurrekontua (gaztelaniaz) archivo pdf

3. eranskina: Parte-hartze prozesuaren edukiak (gaztelaniaz) archivo pdf

Gasteizko Airearen Kalitatearen 2030 Estrategia bi ekintza-planen bidez garatuko da: lehena, 2023-2026 aldirako, eta, ondoren, bigarren ekintza-plan bat, 2027-2030 aldirako.

2023an, Gasteizko Udala lanean aritu da Gasteizko Airearen Kalitatea Hobetzeko 2023-2026 Ekintza Plana egiteko. Ekintza-plan horrek inplikatutako eragile guztiek (batez ere erakundeek, jarduera ekonomikoek eta herritarrek) hartu eta ezarri beharreko epe laburreko zein ertaineko jarduerak definitzen ditu, airearen kalitatea hobetzen jarraitzeko, kolektibo kalteberetan arreta berezia jarrita, esaterako adineko pertsonengan, emakume haurdunengan, haurrengan eta arnas-gaixotasun edo gaixotasun kardiobaskular kronikoak dituztenengan.

Bestalde, Plana osatzeko asmoz egin zen parte-hartze prozesuari buruzko informazio gehiago ere baduzu eskuragarri.

Aurreko plana: [uid: 101b2399_11aa436a001__7fc8 Ikus Airearen Kalitatea Kudeatzeko 2003-2010 Plana].

Epe laburrerako ekintza-plana, Gasteizko giroko airearen kutsadura handia dagoenean

Kutsadura handiko gertaeretarako ekintza plana (pdf)

Gasteizko Airearen Kalitatea Hobetzeko 2023-2026 Ekintza Planaren barruan, giro-airearen kutsadura handia dagoenean epe laburrera ekintza-plan bat egitea eta ezartzea da 16. ekintza, 34/2023 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko.

Plan honen azken helburua da pertsonen osasuna eta ingurumena babestea, oro har, airearen kalitateak okerrera egiten duenean, eta, ahal den neurrian, legedian ezarritako alerta-atalasera iristea saihesten denean eta epe laburreko muga- edo helburu-balioak gainditzen diren aldien kopurua murrizten denean (egunerokoak, ordutegiak eta zortzi ordutegiak).

Nola kontrolatzen da arnasten dugun airea?

Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea (Eusko Jaurlaritza)

Eusko Jaurlaritzak kutsadura zaindu eta kontrolatzeko duen sare automatikoaren bidez jasotzen du Udalak arnasten dugun airearen egoeraren berri. Sare horrek neurgailuak ditu Gasteizko hainbat tokitan. Hemen jo dezakezu Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Eusko Jaurlaritzaren Sarera(Beste leiho batean irekiko da)

Udalaren kontrol-sarea

Eusko Jaurlaritzaren airearen kalitatea kontrolatzeko sareaz gain, Udalak badu monitorizazioko udal-sare bat; gaur egun lau neurketa-estazio daude. Estazio horiek zenbait substantzia kutsatzailea neurtzeko sentsoreak dituzte: material partikulatua (PM10 eta PM2.5) eta nitrogeno dioxidoa (NO2). Denek daukate sonometroa (zarata-maila neurtzeko), Foru kalekoa izan ezik. Horrez gain, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean dagoenak anemometroa dauka (haizearen abiadura neurtzeko) ditu.

Kutsadura atmosferikoaren ondorioak

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) egindako azken kalkuluen arabera, mundu zabaleko hirietako eta landa-eremuetako kutsadura atmosferikoak zazpi milioi pertsona behar baino lehenago hiltzea eragiten du, horietatik 400.000 baino gehiago Europan.

Airearen kutsadura ingurumen-kezka nagusietako bat da, batez ere hiriguneetan, non europarren hiru laurdenak bizi baitira, hiritartzeko joera globalaren isla.

Hirietako airearen kalitate txarra harremanetan jartzen da epe labur zein luzean pertsonek osasunean izan ditzaketen ondorio txar garrantzitsuekin: arnas-gaixotasun akutuak (pneumonia, esaterako) eta kronikoak (biriketako minbizia), baita gaixotasun kardiobaskularrak, istripu zerebrobaskularrak eta pneumopatia kronikoak, eta, horien artean, asma. Ondorio larrienak lehendik ere gaixo zeuden pertsonengan gertatzen dira. Gainera, giza-talde zaurgarrienek dute fenomeno horren ondorio gaiztoak jasateko aukera gehien: esaterako haurrek, adinekoek, diru-sarrera eskasak eta medikuaren babesa eskuratzeko aukera gutxien dituzten familiek.

Oroit-idazkiak

2008tik aurrera argitaratutako oroitidazkiak ikus ditzakezu hemen.

Harremanetarako datuak

Jasangarritasun, Klima eta Energia Zerbitzua.

transicionenergetica@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.