Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua

Berehalako arreta, Araban gertatzen diren gizarte larrialdiko egoeretan. San Antonio, 10 behea kalean dago. Telefonoa, berriz, 945 16 12 10 da.

Urteko egun eta ordu guztietan ematen da:

  • 08:00etatik 22:00etara bulegoan,
  • 22:00etatik aurrera 092 telefonoan.

Profesional-taldeak erabakiko du kasu bakoitzean zein den esku-hartzerik egokiena.

Hauek dira artatzen diren larrialdi egoerak:

  • Erasoak, tratu txarrak eta indarkeria matxista
  • Abandonuak: zaintzak behar dituzten eta gizarte- edo familia-sarerik ez duten adin guztietako pertsonak.
  • Ostatu arazoak: ostatu falta, etxegabetzeak, utzarazpenak edo eraisteak.
  • Ospitalean alta ematen zaien pertsonak, autonomia galdu, eta gizarte- edo familia-sarerik ez dutenean.
  • Bizikidetza arazo larriak: gatazkak guraso eta seme-alaben artean, adinekoen eta zaintzaileen artean, etxe berean bizi diren pertsonen artean edo beste egoera batzuk.

Larrialdi-egoera horietaz gain, beste larrialdi-egoera batzuk ere artatzen dira: zirkulazio istripuak, suteak, uholdeak edo bestelako ezbeharrak.

Lantaldea gizarte-langileek eta psikologoek osatzen dute.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.