Genero indarkeriako biktimei harrera egiteko etxebizitzen sarea

Zer da?

Harrera egiteko baliabidea da, genero indarkeriaren alorreko egoera baten aurrean beren ohiko bizilekua uzteko premia bizian dauden emakumeei eta horien ardurapean dauden pertsonei zuzendua.

Norentzat da?

  • Adineko emakume nahiz adingabeko burujabeentzat.
  • Baldin eta Gasteizko udalerrian erroldatutako badaude.
  • Bai eta haien ardurapean dauden eta elkarbizitza unitate berekoak diren pertsonentzat ere.

Argibideak non eskatu?

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.