BAT txartelari buruzko ohiko galderak

1.  Zer da BAT txartela?
BAT txartela (Bidai Agiri Txartela) kontakturik gabe (txip baten bidez) funtzionatzen duen txanpon txartela. Tranbian deskontuarekin bidaiatzea ahalbidetzen du.
2.  Non eros dezaket BAT txartela?
3.  Ba al dauka kosturik BAT txartela izapidetzeak?
BAT txartela erosteak 3 euroko kostua dauka. Kopuru hau ez da sartzen txartelaren saldoan.
4.  Ordaindu al dezaket hiri autobusa tranbiaren BAT txartelarekin?
Bai, BAT txartelak tranbiako bidaia zein hiriko autobusena ordaintzeko erabil daiteke.
5.  Non birkarga daiteke BAT txartela?
BAT txartela tranbiaren geltokietan kokatutako makinetan, eta Vital Kutxaren kutxazainetan birkarga daiteke.
6.  Zenbat diru karga daiteke BAT txartelean?
BAT txartelaren gutxieneko karga 5 eurokoa da, eta eduki dezakeen gehieneko saldoa 90 eurokoa da.
7.  BAT txartela balioztatu behar dut tranbiara igotzen naizen bakoitzean?
bai, tranbiara igo baino lehen, beti balioztatu behar da txartela geltokietan dauden zutabe sentsoreetan.
8.  Zer da 'balioztatzea'?
  • Pertsona bat tranbiara igoko dela ezagutzeko kontrol sistema bat da.
  • Balioztatzea bidaiari bakoitzak egiten du geltokietan kokatu diren makinetan. Makina hauek txartelak balidatzeko zutabe sentsoreak dira.
  • Paperrezko txartelak ez dira balioztatu behar.
  • BAT txartela balioztatzeko, zutabe sentsorera hurbildu behar da.
  • “Bat” txartela orokorra, pertsona bat baino gehiagorentzako; beraz, zenbat lagun elkarrekin bidaiatu, hainbat bider balidatu beharko da txartela.
  • Balidatu egin behar da autobusez aldatu orduko. Txartel berarekin hainbat pertsonak bidaiatzen badute, autobusez aldatzean, zenbat lagun elkarrekin bidaiatu, hainbat bider balidatu beharko da txartela. Gehienez ere, lehen bidaian bezain beste bider balidatuko da txartela (gehiagotan balidatuz gero, bidaia gehiago kobratuko dira).
  • Autobusaren txanpon txartelaren kasuan, makinaren aurreko zirrikituan sartu behar da.
9.  BAT txartela iraungi egiten al da?
Bai. BAT txartel pertsonalizatua, oro har, zazpi urtera iraungitzen da. Denbora muga hau euskarriaren bizimuga teknologikoarekin bat dator.
10.  Zein ezaugarri dauka pertsonalizatu gabeko BAT txartel orokorrak?
  • Multipertsonala eta besterengarria da. Taldeka bidaiatzeko erabil daiteke, eta pertsona bakoitzeko behin balioztatu behar da.
  • Tranbiaren informazio bulegoan erosten da.
  • 3 euro balio ditu, baina diru hau ez da saldora igarotzen.
  • Geltokietan dauden makina automatikoetan kargatzen da. Gutxieneko karga 5 eurokoa da, eta txartelaren gehieneko saldoa 90 eurokoa da.
  • Tarifak, aldaketak eta ordaintzeko moduak
11.  Agiriren bat aurkeztu behar dut BAT txartel ez pertsonalizatua eskatzeko?
Ez. Ez da daturik aurkeztu behar, txartelean ez baitago ez argazkirik ez datu pertsonalik. 3 euro ordaindu behar da, besterik ez, tranbiaren informazio bulegoan.
12.  Pertsonalizatu gabeko nire BAT Orokor txartela galdu dut, haren ordezkoa egin al dezaket?
Ez. Pertsonalizatu gabe dagoenez eta, beraz, pertsona jakin bati esleitu ez zaionez, ezin da ordezkorik egin.
13.  Edozein pertsonak eska al dezake BAT txartel pertsonalizatua?
14.  BAT txartela hondatu bazait, berria eska dezaket?
Bai. Txartela pertsonalizatua zein anonimoa izan, erabiltzailearen erruz gertatu ez den narriatzea badago, tranbiaren informazio bulegoan trukatzen da. Bertan beste bat emango dizute aurrekoak zeukan saldo berarekin.
15.  Zein ezaugarri dauka BAT orokor pertsonalizatuak?
Pertsonala eta besterenezina.
16.  30D titulua duen bitartean, BAT txartel pertsonalizatua erabil dezaket nirekin doazenen bidaia ordaintzeko?
Ez da posible.
17.  Nire semeak edo alabak nirekin egon behar du BAT txartel pertsonalizatua eskatzeko unean?
Ez. Aitak, amak edo ordezkariak aurkez dezake dokumentazioa, adingabearen datuak ageri diren familia-liburuko orria erakutsiz. Gogoan izan 5 urtetik beherakoek ez dutela tranbia ordaintzen.
18.  Zer da 30D aukera?
BAT txartel orokor pertsonalizatuarekin baliatu daitekeen kargatzeko aukera da 30D. Hogeita hamar egun jarraian erabili daiteke, nahi beste bidaia egiteko tranbian eta autobusean.
19.  Nork eska dezake BAT Berezi txartela?
65 urtetik gorako lagunek eta % 64ko nahiz hortik gorako ezgaitasuna duten pertsonek.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Jasotako iruzkinak

Página web: Preguntas frecuentes sobre la tarjeta BAT

  • La caducidad de la tarjeta es obsolescencia programada. He renovado la tarjeta 2 veces, (antes la caducidad se había programado para los tres años) y, tras un uso esporádico y como nueva deja de funcionar por estar programada para ello. Lo dicho, obsolescencia programada. Abuso hacia el consumidor y espero que pronto se considere como lo que es, un delito.

    Jose Antonio Argibay Muy triste 2018/01/16 13:24:40 Erantzuna eman zaio

  • Comentarle que las tarjetas BAT tienen una fecha de caducidad, de la misma forma que sucede con la inmensa mayoría de las tarjetas que sirven como medio de pago.

    El precio de la renovación o la confección de una nueva es de 3,00 €.

    Debemos aclarar que la gestión, emisión, adquisición de tarjetas al fabricante, cobro por renovación, etc. corresponde al Centro de Com-pensación de Tarjetas BAT.

    El importe que se cobra por la tarjeta es para cubrir todos los costes que conlleva su emisión y tramitación, y no supone ninguna obtención de beneficios para ninguna de las empresas gestoras del trasporte, las cuales además deben efectuar una aportación anual para cubrir los mencionados gastos. Se trata de un precio ajustado.

    Udalaren logotipoa Udala 2018/01/17 12:57:18

  • Si la BAT no personalizada ha caducado y tengo dinero en la tarjeta, me imagino que el dinero que hay en esa tarjeta no se pierde. A la espera de contestación. Saludos

    Tarjeta caducada con saldo Normal 2021/03/01 19:04:56 Erantzuna eman zaio

  • Le sugerimos que se ponga en contacto con la Oficina de Información del Tranvía

    Udalaren logotipoa Udala 2021/03/02 14:03:46

  • Puedo solicitar que se traspase el saldo que tengo en la tarjeta Bat a mi tarjeta bancaria? He tenido un problema y no voy a usar ese saldo que cargué en la tarjeta. Gracias

    Lidia Normal 2021/09/01 20:51:38 Erantzuna eman zaio

  • Euskotren es la empresa encargada de la explotación del servicio del tranvía en Vitoria-Gasteiz. Para cualquier reclamación, sugerencia o consulta referente al funcionamiento del servicio, puede dirigirse a la oficina de información del tranvía (OIT), en la c/ Sancho el Sabio, 9, o ponerse en contacto con la empresa a través de la web de Euskotren, donde dispone de un apartado para plantear sugerencias

    Esperamos que esta información le sea de utilidad, y agradecemos que haya incluido su comentario en este Buzón ciudadano.

    Udalaren logotipoa Udala 2021/09/03 10:05:19