BAT txartelari buruzko ohiko galderak

Zer da BAT txartela?
BAT txartela (Bidai Agiri Txartela) kontakturik gabe (txip baten bidez) funtzionatzen duen txanpon txartela. Tranbiaz eta hiriko autobusez bidaiatzeko aukera ematen du, deskontuarekin. Halaber, Arabako autobus zerbitzuan erabili daiteke, bai eta Bizkaia eta Gipuzkoako beste garraiobide batzuetan ere.
Non erosi eta kargatu dezaket BAT txartela?
Ba al dauka kosturik BAT txartela izapidetzeak?
BAT txartela erosteak 3 euroko kostua dauka. Kopuru hau ez da sartzen txartelaren saldoan.
Zenbat diru karga daiteke BAT txartelean?
BAT txartelaren gutxieneko karga 5 eurokoa da, eta eduki dezakeen gehieneko saldoa 90 eurokoa da.
Zein ezaugarri dauka pertsonalizatu gabeko BAT txartel orokorrak?
  • Multipertsonala eta besterengarria da.
  • Taldeka bidaiatzeko erabil daiteke, eta pertsona bakoitzeko behin balioztatu behar da.
  • 3 euro balio ditu, baina diru hau ez da saldora igarotzen.
  • Geltokietan dauden makina automatikoetan kargatzen da.] Gutxieneko karga 5 eurokoa da, eta txartelaren gehieneko saldoa 90 eurokoa da.
  • Tarifak, aldaketak eta ordaintzeko moduak
Agiriren bat aurkeztu behar dut BAT txartel ez pertsonalizatua eskatzeko?
Ez. Ez da daturik aurkeztu behar, txartelean ez baitago ez argazkirik ez datu pertsonalik. 3 euro ordaindu behar da, besterik ez.
BAT txartela iraungi egiten al da?
Bai. BAT txartel pertsonalizatua, oro har, zazpi urtera iraungitzen da. Berritu daiteke.
Pertsonalizatu gabeko nire BAT Orokor txartela galdu dut, haren ordezkoa egin al dezaket?
Ez. Pertsonalizatu gabe dagoenez eta, beraz, pertsona jakin bati esleitu ez zaionez, ezin da ordezkorik egin.
BAT txartela hondatu bazait, berria eska dezaket?
Bai. Txartela pertsonalizatua zein anonimoa izan, erabiltzailearen erruz gertatu ez den narriatzea badago, tranbiaren informazio bulegoan trukatzen da. Bertan beste bat emango dizute aurrekoak zeukan saldo berarekin.
Zein ezaugarri dauka BAT orokor pertsonalizatuak?
Pertsonala eta besterenezina.
Nork dauzka hobariak BAT txartel pertsonalizatua erabiliz gero?
Nire semeak edo alabak nirekin egon behar du BAT txartel pertsonalizatua eskatzeko unean?
Ez. Aitak, amak edo ordezkariak aurkez dezake dokumentazioa.
Zer egin behar dut nire BAT txartel pertsonalizatua galdu badut?
Txartel pertsonalizatua baldin bazenuen eta galdu baldin baduzu, beste txartel bat eskatu behar duzu Tranbiaren Informazio Bulegoan. Ezin izango duzu Herritarren Arretarako Bulegoetan eskuratu.
Zer da 30D aukera?
BAT txartel orokor pertsonalizatuarekin baliatu daitekeen kargatzeko aukera da 30D. Hogeita hamar egun jarraian erabili daiteke, nahi beste bidaia egiteko tranbian eta autobusean.
30D titulua duen bitartean, BAT txartel pertsonalizatua erabil dezaket nirekin doazenen bidaia ordaintzeko?
Ez da posible.
Nork eska dezake BAT Berezi txartela?

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.