Tranbiaren erabilerari buruzko ohiko galderak

Zein ibilbide dauka tranbiak?
Ikus dezakezu ibilbide bakoitzaren mapa --Euskotren web gunean(Beste leiho batean irekiko da)--.
Non eskura daiteke tranbiari buruzko informazioa eta balizko arazoen berri eman?
  • Euskotren(Beste leiho batean irekiko da) webgunean edo Euskotrenen herritarren arretarako telefonoan (902 543 210).
  • Tranbiaren informazio bulegoan(Beste leiho batean irekiko da), Antso Jakitunaren kalea, 9.
  • Tranbiaren geltokietan ere badaude erabiltzaileei informazioa emate dieten sistema teknologikoak, ager daitekeen edozein zalantza edo arazo konpontzeko erabil daitezkeenak. Txartel makinek informazio botoi bat daukate operadore batekin hitz egin ahal izateko. Era berean, geltoki bakoitzak denbora errealean tranbiaren informazioa ematen duen sistema bat dauka; horri esker, erabiltzaileek jakin dezakete zenbat denbora falta den hurrengo tranbia iritsi arte, bai eta zerbitzuan egon daitekeen edozein aldaketa ere.
Zein ordutegi dauka tranbiak?
Tranbia geltoki guztietan gelditzen da beti?
Bai, tranbia geltoki guztietan gelditzen da, nahiz eta inork ez eskatu jaisteko ezta inor ez egon igotzeko zain.
Zein tarifak, aldaketak eta ordaintzeko moduak daude tranbian bidaiatzeko?
Non erosten dira txartelak?
Bidaia bakarrerako txartela eta egun osokoa tranbiaren geltokietako txartel makinetan erosten dira. Txartelak paperezkoak dira eta ez dira balioztatu behar.
Txartel makinek edozein billete edo txanpon onartzen al dute?
Makinak 5, 10, 20 eta 50 euroko billeteak onartzeko prestatuta daude, bai eta edozein txanpon ere, 5 zentimokoa barne.
Txartel makinetan kreditu txartelarekin ordain al daiteke?
Bai, kreditu txartelaren bidezko ordainketa onartzeko prestatuta daude.
Zein adinetik aurrera ordaintzen dute haurrek tranbia?
6 urte betetzen dituztenetik aurrera ordaindu behar dute.
Igo al naiteke tranbiara bizikletarekin?
Bai. EuskoTrenek onartzen du tranbian bizikleta eramatea. Kontsultatu baldintzak web orrian(Beste leiho batean irekiko da)

Ba al dago lekurik tranbian gurpildun aulkientzat eta haurren orgentzat?
Bai. Tranbiak bi toki ditu gordeta gurpildun aulkientzat eta beste bi haurren orgentzat.
Eraman al daitezke animaliak tranbian?
Baimena ematen zaie bidaiariei etxeko animaliak garraiatzeko, baldin eta hori arriskutsua edo gogaikarria ez baldin bada, bere forma, bolumena, zarata edo usaina direla eta. EuskoTreneko langileek baloratuko dute, beraien zuhurtziazko irizpidearen arabera, kasu bakoitzean animaliak eragin dezakeen arriskua edo eragozpena.
Bezeroaren eskubideak eta eginbeharrak(Beste leiho batean irekiko da)
Posible al da tranbian bidaiatzea erosketetarako orgarekin?
Bai, bidaia daiteke erosketetarako orga eramanez.
Zenbat lagun garraia ditzake tranbiak?
Unitate bakoitzean 244 lagun sar daitezke (horietatik 52 eserita joan daitezke). Mugikortasun urriko lagunentzako lau toki daude erreserbatuta (horietako bi gurpildun aulkia daramaten pertsonentzat).
Nora jo behar dut tranbian objekturen bat ahaztuta utzi badut?
Galdutako objektuak tranbiaren informazio bulegora(Beste leiho batean irekiko da)(OIT) eramaten dira. Erabiltzaileak bertara joan behar dute galdutakoak jasotzeko.

Geltokietako txartel makinetan informazio botoi bat dago galeren berri emateko. Edozein kasutan, objektua tranbiaren informazio bulegoan jaso behar da beti.
Posible al da autobusetik tranbiara (eta alderantziz) aldatzea?
Bai. Garraio aldaketa posible da berrogeita hamar minutuz BAT txartelarekin
Tarifak, aldaketak eta ordaintzeko moduak taula

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.