Nire eskubideak herritar gisa - Herri-ekimenerako eskubidea, interes publikoko jarduerak sustatzeko

Herri-ekimena (*) parte hartzeko modu bat da; horri esker, Udalari udal-eskumeneneko ekintza edo jarduera jakin batzuk (interes publikokoak eta irabazi-asmorik gabekoak) gauzatzea proposatzeko aukera dute herritarrek. Proposatutako ekintza edo jarduera horiek gauzatzeko behar diren baliabideak (ekonomikoak, ondasunak, eskubideak edota lan pertsonala) eman behar dituzte bi alderdiek.

ekimenak aurkeztea

Edozein pertsonak (banaka edo kolektibo gisa) proposa ditzake Interes publikoko jarduerak sustatzeko ekimenak Herritarren Arretarako Bulegoetan, entitate edo erakundeen bitartez.

Ekimena jaso ondoren, Udalak jendaurrean azaltzen du ekimen hori 30 egunez. Batzuetan, premia-arrazoiak direla-eta, epe hori motzagoa izan daiteke.

Jendaurrean adierazteko denboraldia amaitu ondoren, kasu bakoitzeko eskumeneko udal-organoetara eramaten da ekimen hori, eta organo horiek hilabeteko epea dute herritarren proposamen hori eztabaidatzeko eta bozkatzeko. Erabakian ekimenaren interes publikoa hartzen da kontuan batez ere. Korporazio-interesak edo talde-interesak bultzatzen dituzten ekimenak edota ezinezko, konstituzioaren aurkako edo legez kanpoko edukia duten ekimenak ez dira onartzen.

(*)Vitoria-Gasteizko Udaleko Herritarren parte-hartzearen araudiko 29. artikulutik 33. artikulura.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: