Udalbatzaren batzordeetan hiriko erakundeek esku hartzeko eskubidea(*)

Hiriko Erakundeen Udal Erregistroan inskribatutako kolektiboek Udalbatzaren Batzordeetan parte har dezakete. Horien esku hartzeak gai-zerrendako arazoekin edota hiriko erakundeetarako interesgarriak izan daitekeen beste edozein gairekin lotuta egon daitezke.

Batzordeetako herri-txandan esku-hartzeko eskaerak Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan aurkeztu behar dira, batzarra egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez. Honako hauek eduki behar ditu eskaerak: sinatzen duen edo duten pertsonaren edo pertsonen identifikazioa, telefono-zenbaki bat, helbide elektroniko bat eta Osoko Bilkuran hitza hartu duen pertsonaren izena.

(*)Herritarren Parte-Hartzearen Araudiaren 43. artikulua eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Udalbatzaren Araudi Organikoaren 143. artikulua.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: