TAOri buruzko ohiko galderak

Zein da TAOren funtzionamendu-ordutegiak?
TAOren ordutegi orokorrak hauek dira:

  • Astelehenetik ostiralera. 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.
  • Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara.
  • Jaiegunetan, abuztuan eta abenduaren 24an eta 31n, arratsaldeko ordutegian, ez da TAOrik ordaindu behar.

Egoiliarrentzat bakarrik diren eremuetan eta EGEn kokatutakoetan, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan egongo dira mugatuta.
Ordutegi bereziak dituzten errotazio handiko plazek orokorrak ez diren ordutegi eta egutegiak izan ahal izango dituzte, seinale bertikalek adierazten dutenaren arabera.
Zamalanetarako TAO eremuetan, jarduera hori garatzeko ordutegi propioak izango dituzte, dagokion seinaleztapen bertikalean adierazitakoak.

Zein dira TAO eremuko prezioak?
Zenbatekoak ordenantza fiskalen) 7.6 atalean ezartzen dira urtero.
Lurreko marren koloreen esanahia jakin nahi nuke
Urdinak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo profesional eta autonomoentzako TAO bereizgarria baldin baduzu.
Berdeak: : bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
Gorri - berdeak: (egoiliarrentzat bakarrik): bertan aparkatu dezakezu bakarrik eremu horretarako TAO bereizgarria baldin baduzu.
Laranjak: (aparkaldi laburrekoak): denbora-muga murritzagoa duten plazak dira. Bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu. Plaza horietan ez dute balio TAO bereizgarriek.
Nola funtzionatzen dute doako 15 minutuko aparkalekuak TAO eremuan?
TAO eremuan gehienez 15 minutu aparkatu nahi dutenek parkimetro hurbilenera joan eta doako tiketa eskuratu beharko dute. Egonaldi bakoitzeko tiket bakarra eskuratu daiteke, ez elkarren segidako zenbait. Ez duzu tiketa erakutsi behar, matrikularen bidez egiaztatzen delako ordaindu duzun ala ez.
Ziklomotorea aparkatzeko TAO txartela jarri behar dut?
Ez, motozikleta eta ziklomotorrek ez dute TAO eremuan aparkatzeagatik ordaindu behar, oraingoz.
Baliogabetu dezaket TAO isuna?
Ez, gaur egun, ezin da baliogabetu.
Gidabaimeneko puntuak kenduko dizkidate TAOko isunak direla eta?
Ez. Gaur egun ez dago aurreikusita horrelakorik egitea.
1 eremuan aparkatu ohi dut, baina parkimetro hurbilena 2 eremuari dagokio. Txartela bertan atera dezaket?
1 zenbakiko eta 2 zenbakiko eremuetako tarifak desberdinak dira. Horrenbestez, 1 eremuko parkimetroraino joan beharko duzu ordu-tiketa eskuratzera.
Nola jakin dezaket non dauden parkimetroak TAO eremu bakoitzean?
Parkimetroak TAO eremuen barruan daude, eta haien kokapena ikus dezakezu online mapan, OTA- (7) Saltzaileak bide publikoan aukera markatuz.

TAO handitzearen parkimetroen kokapena argitaratzeke dago oraindik.
Txartelean adierazitako aparkatzeko gehienezko denbora igaro ondoren ibilgailua mugitu egin behar dut?
Bai, behin igarotakoan, ibilgailua kendu beharko duzu, eta ezingo duzu eremu horretan aparkatu 60 minutu igaro arte.
Banatzailea naiz eta zamaketa lanetarako eremuan aparkatzeko TAO txartela atera behar dudan jakin nahi nuke.
Kontuan izan behar da zamalanetarako TAO eremua den edo zamalanetarako EZ TAO eremua den (nahiz eta TAO eremuaren barruan egon).

  • TAO zamalanetarako eremua bada, parkimetro batera hurbildu beharko duzu, edo horretarako prestatutako aplikazio informatikoak erabili, denbora mugatu baterako aparkaleku-taloia lortzeko.
  • Zamalanetarako EZ TAO eremua bada, TAO eremuaren barruan dagoena, ez duzu TAO tiketarik lortu behar.

Derrigorrezkoa al da tiket fisikoa edo bereizgarria jartzea?
Ez, ez da beharrezkoa, matrikularen bidez egiaztatzen delako ordaindu duzun ala ez.
Nola eska dezaket TAO bereizgarria?
TAO bereizgarria eskatzen badut urtarrila ez den hilabete batean, urte osoa ordainaraziko didate?
Ez, eskatzen den egunetik abenduaren 31ra arteko zati proportzionala baino ez da ordainduko.
Nahitaezkoa da TAO txartelaren ordainketa helbideratzea?
Bai, derrigorrezkoa da ordainketa helbideratzea hurrengo urteetarako. Lehenengo urtean eskatzen denean ordaintzen da.
Ibilgailu bat baino gehiago badut TAO bereizgarri bat baino gehiago izan dezaket?
Eskatzaile bakoitzari aparkatzeko bereizgarri bat baino ez zaio ematen, baina titular beraren ibilgailu batentzat bigarren bereizgarri bat lor daiteke, ibilgailua ezkontideak edo seme-alabek erabiltzen dutenean, betiere pertsona titularraren bizileku berean erroldatuta badago. Nolanahi ere, bizileku bakoitzeko aparkatze-bereizgarrien kopurua ezin da izan hiru baino handiagoa.

Merkataritza-bereizgarrien kasuan, gehienez bost bereizgarri eska daitezke.
Enpresaren ibilgailua dut eta TAO eremu batean bizi naiz. Egoiliar txartelik izan nezake?
Bai, posible da. Kontsultatu nola
TAO eremu batean dut lanlekua. Egoiliar txartela izan dezaket nire ibilgailuarentzat?
Ez; egoiliar edo merkatari baldintzak bete ezean ez da onartzen.
Garraio publikoko zerbitzurik ez duen landa eremu batean bizi naiz. Zein baldintza bete behar ditut Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzeko? Zein korrespondentzia dago bizi naizen eremuen eta TAO eremuen artean?
Gasteizko garraio publikoko zerbitzurik ez duen landa eremu batean bizi diren pertsonek 2A, 2B eta 2C eremuetan aparkatu ahal izango dute Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzen badute.

Kontsultatu TAO eremuak eta kaleak.
Langile autonomoa banaiz, eska dezaket TAO bereizgarria?
Bai, TAO bereizgarria eska dezakezu gremio profesionaletako pertsonentzat eta/edo autonomoen erregimeneko langileentzat, betiere baldintzak betetzen badituzu.

Kontsultatu nola eskatu TAO bereizgarria gremio eta autonomoentzat
Dagokidana ez den beste leku batean aparka dezaket?
Bai, baina aldameneko eremuetan bakarrik. 2. eremuak EZ du esleituta dauden elkarren ondoko eremurik.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.