Zaborra biltzeko sistema pneumatikoa

Bilketa-sistemaren postontziak

Bilketa pneumatikoa indarrean da Erdi Aroko hirigunean, Ibaiondon, Salburun, Arkaiaten, Larreinen, Zabalganean, Mariturrin, Goikolarran eta Armentian.

Bilketa pneumatikoa Erdi Aroko hirigunean

  • Etxeko hondakinentzako ontzi grisa: poltsa, hondakin ez-birziklagarriduna.
  • Etxeko hondakinentzako ontzi horia: latak, brickak, film-plastikoa, plastikozko botila eta erretiluak
  • Dendetako hondakinentzako ontzi grisa (tapa karratu handia, giltzaduna): poltsa, hondakin ez-birziklagarriduna.
  • Dendetako hondakinentzako ontzi horia (tapa karratu handia, giltzaduna): latak, brickak, film-plastikoa, plastikozko botila eta erretiluak

Gainerako hondakin motak edukiontzien bidez biltzen dira: materia organikoa (ontzi itxia, HUTrekin irekitzen da), papera eta kartoia, beira, jantziak eta etxeko olioa.

Beira debekatuta dago bilketa pneumatikoko sare osoan. Beirak hodiak higatzen ditu; hartara, nabarmen murrizten du sistemaren bizitza baliagarria.

Bilketa pneumatikoa Ibaiondon, Salburun, Zabalganean, Mariturrin eta Goikolarran

Bi ontzi mota daude, bi hondakin mota biltzeko:

  • Ontzi laranja, sarrailaduna, hondakin organikoa biltzeko: janari-hondarrak, poltsa konpostagarrian. (Ontzi itxia, HUTrekin irekitzen da).
  • Ontzi horia: latak, brickak, film-plastikoa, botilak eta plastikozko erretiluak.

Gainerako frakzioak edukiontzien bidez biltzen dira: papera eta kartoia, beira, jantziak, etxeko olioa eta gainerako hondakin ez-birziklagarriak.

Aho horia hobeto erabiltzeko hainbat ohar:

  • Hustu ontzien edukia, usain txarrak ekidingo dituzu.
  • Zapaldu toki gutxiago har dezaten (tapoia edo estalkia kenduta errazagoa egingo zaizu).
  • Ez pilatu, ohitu maiz jaisten.
  • Sartu behar bezala ahoaren barruan.

Nola funtzionatzen du?

Bilketa pneumatiko sistemak, aire korronte batzuei esker, hondakinak lur azpian dauden tutu batzuetatik nabe zentral batetara eramaten ditu.

  • Auzotarrak hondakin ezberdinak dagokien ontzietan sartzen dituzte.
  • Egunean hirutan eta ontziak beteta daudenean, sistemak aire korronteak sortzen eta eramaten ditu.
  • Hondakinak nabe batetara ailegatzen dira eta zatika banatzen dira.
  • Gero, trataerarako instalazioetara garraiatzeko kontainer hermetiko batetan pilatzen dira

Bilketa pneumatikoaren zentralak erabilitako aire korronteak garbitzen ditu, airea atmosferara itzultzeko usain eta partikularik gabe. Garbiketa honetarako eraginkortasun handiko iragazki ezberdinak erabiltzen dira. Hondakinen bilketa eredua ezberdina da zentralaren arabera.

Sistemaren historia

Hondakinen bilketa pneumatikoa 2002. urtean ezarri zen lehenengo aldiz Vitoria-Gasteizen Erdi Aroko hirigunean. Bilketarako kamioiek zarata gehiegi egiten zuten eta birziklatze kontainerrak jartzea ezinezko zen, hori dela eta proiektu hau sortu zen.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.