Edukiontzi grisa – Errefusa
Etxeko zaborretatik datozen eta bide publikoan horiek gaika biltzeko berariazko edukiontzirik ez duten hondakinei errefusa deitzen zaie. Hondakin horien bilketa modu desberdinean egiten da hiriko leku batzuetan eta besteetan:
- Kolore griseko edukiontziak.
- Bilketa pneumatikoa Erdi Aroko hirigunean.
Horrez gain, errefusa kopuru handia sortzen duten merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek eskura dute hondakinak atez ate biltzeko berariazko zerbitzua, goizeko txandakoa.
Zer bota behar da bertara?
Errefusa, hau da, bide publikoan horiek gaika biltzeko berariazko edukiontzirik ez duten hondakinak.
Zer EZ da bertara bota behar?
- Paper eta kartoizko ontziak (edukiontzi urdinera bota behar dira)
- Beirazko ontziak (edukiontzi berdera)
- Plastikozko ontziak, latak eta brikak (edukiontzi horira)
- Elikagai- eta lorezaintza-hondarrak (edukiontzi marroia)
- Arropa eta oihal-hondakinak (edukiontzi zuria)
Honako hauek ere ez dira bertara bota behar:
- Sukaldeko olio erabilia (bada berariaz halako hondakinak biltzeko edukiontzia, kolore laranjakoa)
- Errautsak (bero dauden bitartean)
- Likido toxiko edo sukoiak (Garbigunera eraman behar dira)
- Bonbillak, etxetresna elektriko txikien kableak, pilak (Garbigunera)
- Iltzeak, alanbrea, giltzak, kristala (Garbigunera)
- Autoaren penumatiko, ordezko piezaki eta bateriak (Garbigunera)
Nola funtzionatzen du?
Gasteizko Udalak biltzen du zabor-poltsetan sartutako errefusa (aurretiaz hondakin birziklagarrietatik berezitako hondakinak) eta Jundizen dagoen Tratamendu mekaniko-biologikoko lantegira (biokonposta) eramaten du.
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.