Hiri hondakinen bilketa - Edukiontzi horia - Ontziak

kalean botatako ontzia eta kontainer horia

Udalak ontzien bilketa egiten du eta Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen ontzi arinen sailkapen lantegira eramaten ditu, inguruneari onura eta kontsumoren berreskurapena ekarriz.

Bilketa selektiboaren kontainerrak horiak dira eta zera sartu behar da:

  • Ur eta freskagarrien botilak
  • Olio, leungarri eta garbigarrien botilak
  • Freskagarrien eta kontserba latak
  • Tetrabrik
  • Plastiko-poltsak
  • Pote eta botilen tapoiak
  • Jogurten ontziak
  • Orokorrean, etxean erabiltzen diren plastikozko ontziak

Ezin dira sartu:

  • Janari bilgarrietatik zikin datorren aluminio papera.
  • Plastikozko objektu txikiak eta jostailuetatik datorren plastikoa.
  • Produktu arriskutsuen hondakinak dituzten botilak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.