Udal hezkuntza jarduerak - Arakako eta Krispiñako ur araztegiak
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza
Izen eman online: begiratu Antolamendua atala
Azalpena
Arakako EUA eta Krispiñako UZA instalazioetara ikustaldi gidatuak egiteko programaren barruan hainbat ibilbide daude, eta osagarri gisa, zenbait jarduera didaktiko, lantegi eta lan saio ere egingo dira.
- Bisita gidatua Arakako edateko uren araztegira: araztegiko instalazioen bisita gidatuan ura potabilizatzeko prozesua zertan den erakusten da. Maketen laguntzaz hartune nagusiak eta hornikuntza sarea erakusten dira, eta ura hirira ekartzeko bitartekoen historia azaltzen. Lantegi praktiko batek biribiltzen du jarduera.
- Bisita gidatua Krispiñako ur-araztegira: hirian erabilitako ura ikusi eta usaintzeak eta natur ekosistemetan dituen ondorioak ezagutzeak kontzientzia hartzen laguntzen du, bai eta ondasun baliotsu hori arduraz erabiltzeko ohiturak sortzen ere. Kontrol eraikina eta zenbait instalazio bisitatzen dira, eta laborategian lantegi praktikoa egiten da aurrekoen osagarri gisa.
Balioak
Erantzukizuna eta Iraungarritasuna.
Helburuak
- Gasteizko urak edateko egoki izan daitezen eta ur zikinak garbitzen dituzten instalazioak ezagutzea.
- Uren kutsaduraren arazoen inguruan sentsibilizatzea.
- Ura aurrez dadin sustatzea.
- Edateko ura lortzeak eta ura garbitzeak duen konplexutasun teknikoa eta gastua erakustea.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (Batxilergoa eta Prestakuntza Zikloak).
Antolamendua
Lekua: Arakako edateko uren araztegira (EUA) eta Krispiñako ur zikinen araztegira (UZA).
Aukerak | Bisita | Xede taldeak | Egutegia |
---|---|---|---|
A aukera | Arakako araztegia Izena eman A aukeran |
DBHko 1. zikloa | 2024ko urriaren 17tik 2025eko urtarrilaren 30era eta 2025eko martxoaren 4tik ekainaren 17ra |
B aukera | Krispiñako araztegia Izena eman B aukeran |
DBHko 2. zikloa, batxilergoa eta lanbide-heziketa | 2024ko urriaren 16tik azaroaren 29ra eta 2025eko martxoaren 3tik maiatzaren 30era |
- Ordutegia: A aukera: 09:30 - 11:15. B aukera: 09:30 - 12:30.
- Datak: A aukera: astearte eta ostegunetan. B aukera: astelehen, asteazken eta ostiraletan.
- Iraupena: A aukera: ordu bete eta 45 minutu. B aukera: 3 ordu.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30.
- Garraioa: jardueraren barruan.
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
- Autobusa jarduera hasi baino 15 edo 20 minutu lehenago joango da ikastetxera.
- Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
- Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu AMVISA antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.
Informazioa
- Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.
- Antolatzailea: AMVISA.
- Harremanetarako: Moisés Ruiz de Azua
- Telefonoa: 945 161616 Luz. 3386
- E-posta: mruizdeazua@vitoria-gasteiz.org
Web orri interesgarriak:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.