Trafiko isunei buruz ohiko galderak
Nola jakinaraziko dizkidate trafiko salaketak?
Araua hautsi den egunean udaltzainak salaketa eskura ematen ez badizu, bide hauetatik jakinaraziko zaizu:
- Jakinarazpen elektronikoa, baldin eta alta emanda bazaude Gasteizko Udalaren jakinarazpen elektronikoen zerbitzuan edo Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) zirkulazio helbide elektronikoan (ZHE).
- Posta ziurtatuz, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan jasota duten bizilekura, salbu eta salatuak prozedurarako berariaz beste helbide bat eman badu jakinarazpen elektronikoen zerbitzuan alta emanda ez dagoelako.
Nola eman dezaket alta Gasteizko Udalaren jakinarazpen elektronikoen zerbitzuan?
Jakinarazpen elektronikoen zerbitzuan alta emateko, udalaren webguneko Jakinarazpen elektronikoa (abisu zerbitzua eta jakinarazpenak kontsultatzea) atalean sartu behar duzu.
Jakinarazpen zerbitzuak eskatu eta bertan sartzeko, beharrezkoa da modu seguruan identifikatzea, identifikazio digitaleko bitarteko baten bidez.
Jakinarazpen zerbitzuak eskatu eta bertan sartzeko, beharrezkoa da modu seguruan identifikatzea, identifikazio digitaleko bitarteko baten bidez.
Nola kontsultatzen dira trafikoko prozedura zigortzailearen jakinarazpen elektronikoak?
Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko "Nire karpeta" atalean kontsulta daitezke udalen trafikoko dosier zigortzaileen jakinarazpen elektroniko guztiak.
Beraz, "Nire karpeta" atalean kontsulta ditzakezu udaleko trafikoko dosier zigortzaileen jakinarazpen elektronikoak, bai Gasteizko Udalaren jakinarazpen elektronikoen zerbitzuan bakarrik alta eman baduzu, bai DGTko ZHEan bakarrik alta eman baduzu. Bi kasuetan, jakinarazpen elektronikoak "Nire karpeta" atalean aurkituko dituzu.
Hala ere, kontuan izan behar da atal desberdinetan aurkituko direla, hau da:

- Udalaren jakinarazpen elektronikoko abisuen zerbitzuan alta eman baduzu, jakinarazpenak "Gasteizko Udalaren karpeta" atalean aurkituko dituzu.
- ZHEan alta eman baduzu, jakinarazpenak "Nire karpeta" atalaren barruan egongo dira, "EAEko Administrazio Publikoaren karpeta" atalean.
Jakinarazpen elektronikoa eskuratzen ez badut, zer gertatzen da?
Salaketaren jakinarazpen elektronikoa eskura jarri eta 10 eguneko epean ez bazara sartzen Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko "Nire karpeta" atalean, jakinarazpena errefusatu egin dela joko da, eta izapidetze-epeak zenbatzen hasiko dira.
Horregatik, jakinarazpen elektronikoa eskura jarri dela jakin dezazun, jakinarazpen elektronikoen zerbitzuan alta emanda egonez gero, ohar bat bidaliko dizugu zure helbide elektronikora.
Horregatik, jakinarazpen elektronikoa eskura jarri dela jakin dezazun, jakinarazpen elektronikoen zerbitzuan alta emanda egonez gero, ohar bat bidaliko dizugu zure helbide elektronikora.
Etxetik kanpo nagoelako jakinarazpena postaz jasotzen ez badut, zer gertatzen da?
Correos-ek adierazten duenean ez dela jakinarazpena entregatu hartzailea ez zegoelako banaketa-orduetan, jakinarazpen horren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Jakinarazpena BOEn argitaratzen denetik hogei egun naturaleko epea igarotzen delarik, jakinarazpena gauzatutzat joko da, eta tramitea egindakotzat.
Jakinarazpena BOEn argitaratzen denetik hogei egun naturaleko epea igarotzen delarik, jakinarazpena gauzatutzat joko da, eta tramitea egindakotzat.
Zenbat denbora daukat isuna ordaintzean % 50eko murrizketa lortzeko?
Isuna ordaintzeko 20 egun naturaleko epea duzu, jakinarazpen elektronikoa eskuratu, jakinarazpena jaso edo salaketa BOEn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta. Epe hori igarotakoan, ez da murrizketarik izango.
Zer gertatzen da isuna % 50eko murrizketarekin ordaintzen badut?
Prozedura une horretan bukatzen da, ebazpen zigortzailea emateko beharrik gabe. Ez duzu administrazio-bidean errekurritzeko aukerarik izango, eta arau-haustearen arabera kenduko zaizkizu puntuak.
Ordaindu nahi ez badut, ez nagoelako ados salaketarekin, zer egin dezaket?
Ordaindu nahi ez baduzu, 20 egun naturaleko epea duzu alegazioak aurkezteko, salaketa jakinarazi zizuten egunetik kontatuta. Kasu horretan, bi aukera daude:
- Alegazioak onestea. Horren ondorioz, salaketa baliogabetu eta prozedura bukatutzat joko da, dagokion ebazpena jakinarazita.
- Alegazioak ezestea. Kasu horretan, ebazpen zigortzailea jasoko duzu; bertan adieraziko dizute zein kopuru ordaindu behar duzun eta zenbat puntu kenduko dizkizuten, egindako arau-haustearen arabera.
Salaketa baten jakinarazpena jaso dut. Non ordain dezaket?
Isuna ordaintzeko, bitarteko hauek dituzu.
Isuna jaso ondoren alegaziorik aurkeztu ez eta 20 egun naturaleko epean ordaintzen ez badut, zer gertatuko da?
20 eguneko epea igaro ondoren, prozedura amaitu eta dagokion zigorra betearazi ahalko da, salaketa jaso zen egunetik 30 egun naturaleko epea igarota. Kontuan izan ebazpen zigortzailea ez dela jakinarazten arau-hauste arina, puntu-galerarik ez dakarren arau-hauste larria edo unean bertan jakitera eman den arau-hauste larria edo oso larria bada.
Salaketa bati dagokion zigortzeko ebazpena jaso dut. Zer egin dezaket?
Borondatezko aldian ordain dezakezu, 15 egun naturaleko epean. Epe hori igaro ondoren betearazteko bidetik eskatuko da ordaintzeko, dagozkion gainordainak eta interesak gehituta.
Orobat, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakezu, zigortzeko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, baina horrek ez du kentzen isuna ordaindu beharra, ez baitu zerga-bilketako prozedura eteten.

Ibilgailuaren titularra, alokatzailea edo ohiko gidaria naizenez, salaketa baten jakinarazpena jaso dut, baina ni ez naiz arau-haustea egin duen gidaria. Zer egin dezaket?
Arau-haustea egin zen unean ibilgailua gidatzen ari zen pertsona identifikatu beharko duzu: NAN zenbakia, izena eta bi deitura eta jakinarazpenetarako helbide osoa eman beharko dituzu, isuna jaso eta 20 egun naturaleko epean.
Ibilgailuaren titularra pertsona juridiko bat (enpresa bat) bada, ibilgailua gidatzen zuen pertsona behar bezala identifikatzeko obligazioa izango du, esandako epean, hala eskatzen zaionean. Identifikatutako gidaria DGTko Gidarien Erregistroan ageri ez bada, Espainian gidatzeko duen baimen baliodunaren kopia aurkeztu beharko duzu identifikazioarekin batera.
Ez dago gidaria identifikatzeko obligaziorik aparkatzearen inguruko arau-hausteak direnean, halakoetan arau-haustearen erantzukizuna ibilgailuaren titularrari, alokatzaileari edo, izendatuta badago, ohiko gidariari baitagokio. Hori bai, nahi izanez gero, zeure borondatez identifika dezakezu gidaria.

Zer gertatuko da erantzukizuna duen gidaria identifikatzen ez badut?
Arau-hauste dinamikoa bada (aparkatzearekin zerikusirik ez duena), pertsona juridikoek (enpresek) gidaria identifikatu behar dute, eta, beraz, gidaria identifikatzeko betebeharra betetzen ez badute edo epez kanpo egiten badute, arau-hauste oso larria izango da, eta zigorra hasierako arau-haustearen bikoitza edo hirukoitza izango da. Pertsona fisikoek (herritarrek) ez dute arau-hauste dinamikoetan identifikatzeko betebeharrik.
Aparkatzearekin lotutako arau-hausteetan, ez pertsona juridikoek ez pertsona fisikoek ez dute identifikatzeko betebeharrik.
Aparkatzearekin lotutako arau-hausteetan, ez pertsona juridikoek ez pertsona fisikoek ez dute identifikatzeko betebeharrik.
Ibilgailu baten titularra naiz baina ibilgailu hori beste pertsona batek gidatu ohi du. Zer egin dezaket trafiko-salaketak niri ez jakinarazteko?
Ibilgailuaren ohiko gidaria Gidarien Erregistroan identifikatu ahal duzu, DGTren web-orrian; hartara, ibilgailu horren salaketa guztiak zuzenean jakinaraziko zaizkio identifikatutako gidariari.
Isun bat jaso dut baina salaketan ageri den egunean nire ibilgailua konponketa lantegi batean zegoen. Zer egin dezaket?
Alegazioak aurkeztu beharko dituzu jakinarazpena jaso eta 20 egun naturaleko epean, eta agiri bidez (faktura) egiaztatu ibilgailua lantegian zegoela salaketari dagokion egunean.
Baliogabetu al ditzaket TAOren isunak parkimetroan?
Bai, legeak agintzen du bizileku aldaketa guztiak Probintziako Trafiko Buruzagitzan jakinarazi behar direla, Udal Erroldan bizilekua aldatu ala ez.
Zein epe du Udalak nire alegazioei erantzuteko?
Arau-haustearen mailaren araberakoa da:
- Arau-hauste arinak: 4 hilabete.
- Arau-hauste larriak eta oso larriak: 7 hilabete.
Epe horretan erantzun ezean, arau-haustea preskribatu eta artxibatu egiten da.
- Arau-hauste arinak: 4 hilabete.
- Arau-hauste larriak eta oso larriak: 7 hilabete.
Epe horretan erantzun ezean, arau-haustea preskribatu eta artxibatu egiten da.
Bada isunen ordainketa zatikatzerik?
Bai, isunen ordainketa zatika daiteke, bai borondatezko aldian dauden isunak, prozedura zigortzailea amaitu ondoren, bai betearazpen-aldian daudenak.
Zergen eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrera lokalen kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzari buruzko Ordenantza Orokorrean (0 ordenantza) ezartzen dira zatikapena tramitatzeko betekizunak eta baldintzak (77. artikulua eta hurrengoak).
Izapide honetan duzu prozesuari buruzko informazio guztia.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.