Familia ugarientzako hobariak eta salbuespenak

Familia ugariek hobariak izan ditzakete zerga, tributu eta udal zerbitzuen ordainketan, horietako bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Ondorengo zergek eskabide-orri bera pdf erabiltzen dute: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Ibilgailuak, zabor-tasa eta ur horniketaren eta ur saneamenduren tasa. Eta, behin hobaria emandakoan, ez da beharrezkoa hurrengo urteetan eskatzea. Udalak automatikoki aplikatuko du, hura emateko baldintzek bere horretan jarraitzen badute.

Onura fiskalak aplikatzeko beharrezkoak diren datuak Gasteizko Udalak kontsultatu edo egiaztatuko ditu, beste administrazio batzuen esku dauden datuak eskuratuz, Euskadiko elkarreragingarritasun-ereduaren bitartez. Eredu hori Euskadiko administrazioen elkarreragingarritasun- eta segurtasun-nodoaren (NISAE) inguruan egituratzen da.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga

Betebeharrak

  • Etxebizitzan erroldatuta egotea.
  • Estandarizatutako errenta-mailak betetzea.

Beste inongo etxebizitzaren jabe ez izatea, % 50eko edo hortik gorako ehunekoan.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Familia ugariaren agiriaren kopia.
  • Azkeneko errenta aitorpena, Araban eginez gero ez da beharrezkoa.

Hobaria % 90ekoa, % 50ekoa edo % 10ekoa izango da. Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira. Hobari hau babes ofizialeko etxebizitzetarako ezarritakoarekin bateragarria da, baldin eta bien batuketak kuotaren % 100a gainditzen ez badu. Informazio gehiago: Ikus zerga hori arautzen duen ordenantza fiskalaren, 17.4.epígrafea.

Ibilgailuen zerga

Betebeharrak

  • Gutxienez 5 lagunentzako lekua eduki behar dute ibilgailuek, eta autoak izan.
  • Estandarizatutako errenta-mailak betetzea.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Familia ugariaren agiriaren kopia.
  • Azkeneko errenta aitorpena, Araban eginez gero ez da beharrezkoa.

Familia bakoitzeko ibilgailu bakarrak jaso ahal izango du hobaria. Hobaria % 20koa, % 15ekoa edo % 10ekoa izango da. Beste %10eko hobaria egingo zaio, zero emisioko edo EKO etiketako ibilgailua izanez gero. (4.5. artikulua).

Zabor-tasa

Betebeharrak

  • Etxebizitzan erroldatuta egotea.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Ordainketa-egiaztagiria.
  • Familia ugariaren agiriaren kopia.
  • Etxebizitza errentan hartua duten familia ugariek tasa berek ordaintzen dutela egiaztatu beharko dute.

Azaleraren arabera dagokion tartearen azpitik dagoen tarteari dagokion kuota

% 50eko hobaria izango dute sortzapen egunean bertan (urtarrilaren 1ean) erroldatuta dauden pertsonen arabera, ezarri den gainordainean.

"Jose Uruñuela" dantza eskola eta Folklore Akademia

Dokumentazioa

Familia ugari berezia*: Matrikula doan.

Familia ugari orokorra: Matrikula erdia doan (% 50eko hobaria).

"Luis Aramburu"musika eskola

Dokumentazioa

Familia ugari berezia*: Matrikula doan eta musika-udalekuen prezioak: % 75eko hobaria.

Familia ugari orokorra: Matrikula erdia doan (% 50eko hobaria). Musika-udalekuen

Prezioak: % 50eko hobaria.

Azterketak egiteagatiko tasak

Dokumentazioa

% 50eko hobaria

Araudia

  • La categoría de especial corresponde a las unidades familiares de cinco o más hijos e hijas y las de cuatro, cuando al menos tres de ellos proceden de parto, adopción o acogimiento múltiples. El resto son de categoría general.
  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan dago arautua familia-errenta estandarizatua -2012ko abuztuaren 6ko EHAA, 152. zk.
  • Ordenanzas fiscales
    • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala (2.ordenantza).
    • Zaborrak bildu eta suntsitzeko tasa arautzen duen ordenantza (6.3.ordenantza).
    • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala] (1.ordenantza).
    • Udal Folklore Akademiak eskaintzen dituen zerbitzuetako prezio publikoaren araudia (8.5.ordenantza)
    • "Jose Uruñuela" Udal Dantza kontserbatoriok eskaintzen dituen zerbitzuetako prezio publikoaren araudia (8.6.ordenantza)
    • Azterketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (7.13. ordenantza).

Familia ugarientzako hobariak: betebeharren laburpen -taula - pdf

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.