Tokiko Agenda 21 - 2002 - Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea (Udalsarea 21)
2002an Vitoria-Gasteiz Udalsarea 21 sarearen partaide bihurtu zen. Sare hau Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa Foru Aldundiek eta Euskal Udalerrien Elkarteak (EUDEL) sortu zuten, EAEko Tokiko Agenda 21ak sustatzeko xedez. Egun 200 euskal udalerri daude bertan.
Udalsarea 21en sartu ondoren, Vitoria-Gasteizek Udalsareak proposatutako adierazle sistema hartu zuen eta bertako sistemara egokitu zen. Hortaz, sistema 21 adierazle edukitzetik 35 edukitzera igaro zen, eta honetan, ingurumen gaiez gain, beste alderdi batzuk ere hartu ziren kontuan: gizarte ongizatea, garapenerako lankidetza, demografia, txirotasuna eta gizarte bazterketa, lan merkatua...
Osoko udalbatzarrak, 2004ko maiatzaren 26an bildurik, aho batez onartu zuen (10KB) Vitoria-Gasteizko Tokiko Agenda 21eko prozesuaren
iraunkortasun adierazleen sistema (28KB) berrikustea eta hedatzea.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.