Ingurumen eta iraunkortasuneko txosten diagnostikoa (GEO Vitoria-Gasteiz txostena)

2005ean, Aalborg-eko Konpromisoak sinatu ondoren, adituen talde bat kontratatu zen Vitoria-Gasteizko udalerriko ingurumen eta iraunkortasunaren diagnostiko sakona prestatzeko. Lan hau Agenda 21aren 2010-2014 tarterako Ekintza Planean sartuko ziren helburu eta ekintza berrien aurrekari gisa planteatu zen.

GEO Vitoria-Gasteiz txostenak udalerriaren egoeraren analisi sistemikoa egiten du, betiere iraunkortasunaren ikuspuntutik. Ingurumenaren alorrari garrantzi berezia eskaintzen dio, baina bere analisiak enfoke zabalagoa dauka eta udalaren eskuma diren alor gehienetako iraunkortasun planteamenduak biltzen ditu. Eskala lokalean presioa egiten duten elementu nagusiak (hirigintzakoak, ekonomikoak, sozialak, politiko-administratiboak...) identifikatu eta analizatu dira dokumentuan, baita haietatik eratorritako ingurumen eta gizarte inpaktu nagusiak ere. Beste aldetik, Gasteizko udalerriak dituen aukera, sendotasun eta baliabideak analizatu dira eta azken urteetan erakundeek eta gizarteak bere osotasunean abian jarritako politikak eta erantzunak aztertu dira.

Analisi hau hirien ingurumen ebaluaziorako propio pentsatutako GEO Hiriak(Beste leiho batean irekiko da) ekimenaren baitan sartuta egon zen. Ekimen hau NBIPek(Beste leiho batean irekiko da) (Nazio Batuen Ingurumen Programak) sustatu zuen. Europa mailan aplikatutako lehen GEO txostena izan zen Gasteizkoa.

Lana egiteko, teknikarien parte-hartzeaz gain, herritarren parte-hartze garrantzitsua eduki da. Diagnostiko-txostena prestatzen ari zen heinean, jendearen parte-hartzerako hainbat eztabaidagune eratu dira.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.