Agenda 21aren 2010-2014 tarterako Ekintza Plana

Ezaugarriak | Helburuak | Egitura | Dokumentuak

Tokiko Ekintza Plana Tokiko 21 Agendaren funtsezko elementua da, Gasteizko Udalak iraungarritasunarekin duen konpromisoaren eta estrategiaren isla.

Bere xedea udalerriaren zenbait erronka(sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak) erantzutea da, zenbait ekintzaren bitartez.

Nahiz eta bost urterako asmoz osatu, planak indarrean jarraituko dute, beste plan bat egin eta onartu arte (Udalsarea 21eko irizpidearen arabera). Izan ere, epe labur, ertain eta luzean gauzatzeko ekintzetarako denbora-tarte erreala hartu nahi izan da.

2010-2014 Tokiko Ekintza Planaren ezaugarriak

Holakoa da Gasteizko 2010-2014 Tokiko Ekintza Plana:

  • Integrala, aurrerabide ekonomikoa, ekitate soziala eta ingurumenaren babesa uztartzera bideratutako ekimenak bitarte, gure udalerria iraungarriagoa bihurtzeko eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Zeharkakoa, iraungarritasunaren alorrean gako diren eremu guztiak jorratu nahi ditu, irtenbide globalen (eta ez soilik sektorialen) bila.
  • Parte hartzekoa, planaren osaeraren hainbat unetan parte hartu duten, eta orain, plana abian jartzeko eta jarraipena egiterakoan ere, parte hartzen duten herritarren eta tokiko eragile ekonomiko eta sozial interesatuen ezagutza eta iritzian oinarritua.
  • Operatiboa, izan ere, planeko ekintzak behar bezainbesteko xehetasunez zehaztuta eta datak emanda daude, eta aurrekontu jakin bat eta ardura esleitu zaizkie.
  • Dinamikoa, urtero-urtero eguneratu eta berraztertzeko modukoa, hartara betearazpen eta garapen maila ebaluatu ahal izateko, bai eta egoeraren arabera egokitzeko, horrela behar izanez gero.

2010-2014 Tokiko Ekintza Planaren helburuak

Honako helburuak ditu 2010-2014 Tokiko Ekintza Planak:

  • Gasteizek garapen iraungarriaren alorrean hartu dituen konpromisoak betetzea.
  • Parte hartzeko kultura sustatzea, eta herritarren eta erabakiak hartzeko prozesuetan eta hiri-eredu iraungarriagoa lortzeko prozesuetan interesa duten eragileen inplikazioa ere.
  • Aurrera begirako jarduerak modu ordenatuan programatzeko planifikazio tresna bat izatea.
  • Udal eskumeneko jarduera-alor guztietan iraungarritasunaren irizpideen aplikazio praktikoan urratsak ematea.
  • Udal administrazioak iraungarritasunaren alorrean egiten duen lana jasotzea eta errekonozitzea.
  • Zeharkakotasuna, koordinazioa eta komunikazioa sustatzearen ondorioz, udal kudeaketa koherenteago eta kalitatea handiagokoa lortzen laguntzea.
  • Udalerriaz gaineko finantziazio-iturriak eskuratzen laguntzea.

2010-2014 Tokiko Ekintza Planaren egitura

Plana 11 ildo estrategiko edo helburu orokorretan egituratzen da, zein 47 helburu operatibo, 228 ekintza eta 304 jardueren bidez garatuko direnak; azken horiek dira gauzatze-unitate zehatzenak, jarduerak alegia. TEPeko 127 ekintza TEP bera onesti aurretiko beste plan batzuetatik datoz.

Hauexek dira 11 ildo estrategikoak, TEP bitarte lortu nahi diren udalerria hobetzeko funtsezko helburuak:

  1. Informazioa eskuratzeko modua hobetzea, eta udal kudeaketan herritarren parte hartzea sustatzea.
  2. Iraungarritasunaren bidean jartzea udal kudeaketa.
  3. Natur sistemak, bioaniztasuna eta paisaia zaindu eta babestea.
  4. Ingurumenaren kalitatea hobetu eta kutsadura urritzea.
  5. Kontsumo- eta ekoizpen-molde iraungarriagoen sustapenean laguntzea.
  6. Hirigintzan (planeamendua, diseinua eta eraikuntza lanetan) iraungarritasun irizpideak kontuan hartzeko joera bultzatzea.
  7. Hirian motordun ibilgailuen trafikoa murriztea, Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana garatuz.
  8. Osasuna babestea eta herritarren artean ohitura eta bizimodu osasungarriak sustatzea.
  9. Ekonomia eredu dibertsifikatu, aberats eta ingurumena errespetatuko duena sustatzea.
  10. Gizarte inklusioa eta kohesioa sustatzea, eta oinarrizko zerbitzuak baliatzeko aukera bermatzea.
  11. Garapenerako nazioarteko lankidetza sustatzea, eta ingurumenarekiko eragina urritzea, bereziki klimaren gainekoa.

Ildo estrategiko hauetako bakoitza programa edo helburu operatiboen bidez garatzen da 847 guztira), eta horiek ekintza do proiektu zehatzen bitartez (228 guztira). Ekintza bakoitza hainbat elementuz osatzen da: izenburua, deskribapena, betearazte/abiarzte data, zerbitzu arduraduna eta lehentasun maila (epe labur, ertain edo luzekoa). Horiez gain, honakoak ere jasotzen dira: inplikatutako entitateak, aurreikusitako kostua, eta erabil litezkeen finantziazio-iturriak.

Egitura
Arloak, gaika Ildo estrategikoak Helburu operatiboen kopurua Ekintza kopurua Aurrekontuaren %
Lurraldea eta mugikortasuna 6 eta 7 9 24 46%
Arlo sozio-ekonomikoa 8, 9, 10 eta 11 17 92 24%
Ingurumena 3, 4, 5 eta 11 14 52 25%
Parte hartzea, informazioa eta komunikazioa 1 4 46 4%
Toki administrazioa 2 3 14 1%

Azken dokumentuak

Aurreko dokumentuak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: