Zure negozioa garatzeko diru-laguntzak

Enpresentzako laguntzak 2021

Deialdi hauei buruz informazioa garaiz jaso nahi baduzu, eman izena Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Saileko buletin elektronikoan.

Informazio gehiago: Diru-laguntzen Plan Estrategikoa 2022-2024 – cast (pdf) eta Gardentasuna - Udalaren dirulaguntzak.

Indarrean dauden deialdiak

Enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntzak

Gasteizen kokatutako enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntzak.

45 urtetik gorakoen enplegu egonkorra eta kalitatekoa sustatzeko udal laguntzak

Aurreko deialdiak

Gasteizen lan-kontratazioak egiteko laguntza ekonomikoak

Gasteizen ohiko lan-merkatuko lanaldi osoko nahiz partzialeko kontratazioa sustatu eta erraztera zuzendutako laguntza ekonomikoak, bereziki, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeena eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonena.

Ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak

Gasteizko enpresek ekonomia zirkularreko proiektuak egin ditzaten dirulaguntzak. Ekonomia zirkulartzat jotzen da produktuen, materialen, eta baliabideen balioak ekonomian ahalik eta luzeen mantentzen dituen eta ahalik eta hondakin gutxien sortzen dituen ekonomia.

Gasteizen ekitaldiak eta biltzarrak antolatzeko, hiria kanpoan promozionatzeko eta turismo produktu eta esperientzia berriak sustatzeko dirulaguntzak
Ikus-entzunezko proiektuak -fikzioa, animazioa, dokumentalak nahiz telesailak- garatu eta ekoizteko nahiz gidoiak idazteko laguntzak

Gasteizko enpresa eta profesionalen ikus-entzunezko proiektuen garapena eta ekoizpena nahiz gidoien idazketa bultzatu eta sustatzeko laguntzen deialdia.

Merkataritza, zerbitzu pertsonalak eta ostalaritzaren alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak

Onuradunak: Gasteizko udalerrian dauden enpresa txikiak, nagusiki txikizkako merkataritzan, zerbitzu pertsonal jakin batzuen eta ostalaritzaren alorrean dihardutenak, baldin eta lokala edo mahaidun terraza eraberritu edo ekipamendua modernizatu badute.

Merkataritza, ostalaritza eta ile-apainketako enpresa txikien eraldaketa digitalerako dirulaguntzak

Gasteizko udalerriko merkataritza, ostalaritza eta ile-apainketako enpresa txikien eraldaketa digitalerako laguntzak

Beste laguntza batzuei buruzko informazioa

Ekintzaileentzako eta enpresentzako laguntzen informazio-buletina pdf, hamabosteroko argitalpena, enpresen intereseko laguntza, berri eta ekitaldiei buruzko informazioarekin.

Hazibide

Hazibide hazi-kapitaleko enpresa da, Foru Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Vital Kutxak, Taldek eta Erkidek osatutakoa. Arabako enpresa txiki eta ertain berriei edo sortu berriei bultzada ekonomikoa ematen die, kapital sozialean aldi baterako eta gutxiengoan parte hartuz eta gehienez 120.000 euroko ekarpena eginez.

Hazibideari buruz informazio gehiago