Zure negozioa garatzeko diru-laguntzak

Enpresentzako laguntzak 2021

Deialdi hauei buruz informazioa garaiz jaso nahi baduzu, eman izena Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Saileko buletin elektronikoan.

2021eko deialdiak

Enpleguaren egonkortasuna sustatzeko udal dirulaguntzak

Aldi baterako kontratuak, lanaldi osokoak edo gutxienez %50eko lanaldi partzialak direnak, kontratu mugagabe bihurtzeko dirulaguntzak dira, 2021eko martxoaren 2tik 2021eko abenduaren 31ra bitartean egindakoak. Laguntzen zenbatekoa urteko soldata gordinaren % 30ekoa izango da aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzean, 6.000 euro gehienez kontratazio bakoitzeko lanaldi osoen kasuan. Lanaldi partzialen kasuan (gutxienez % 50), laguntza lanaldiarekiko proportzionala izango da. Gehienez bi eskabide/laguntza enpresa/erakunde bakoitzeko.

Enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntzak

Gasteizen kokatutako enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntzak

Gasteizen lan-kontratazioak egiteko laguntza ekonomikoak

Gasteizen ohiko lan-merkatuko lanaldi osoko nahiz partzialeko kontratazioa sustatu eta erraztera zuzendutako laguntza ekonomikoak, bereziki, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeena eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonena.

Ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak

Gasteizko enpresek ekonomia zirkularreko proiektuak egin ditzaten dirulaguntzak. Ekonomia zirkulartzat jotzen da produktuen, materialen, eta baliabideen balioak ekonomian ahalik eta luzeen mantentzen dituen eta ahalik eta hondakin gutxien sortzen dituen ekonomia.

Merkataritza, zerbitzu pertsonalak eta ostalaritzaren alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak

Onuradunak: Gasteizko udalerrian dauden enpresa txikiak, nagusiki txikizkako merkataritzan, zerbitzu pertsonal jakin batzuen eta ostalaritzaren alorrean dihardutenak, baldin eta lokala edo mahaidun terraza eraberritu edo ekipamendua modernizatu badute.

Merkataritza- eta ostalaritza-enpresa txikien eraldaketa digitalerako dirulaguntzak

Gasteizko udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-enpresa txikien eraldaketa digitalerako laguntzak

Gasteizko turismoaren sektoreari aparteko laguntzak

Gasteizko turismoaren sektorea babesteko 2021eko aparteko laguntzak, SARS-CoV-2aren hedapena geldiarazteko hartutako neurriek kalte egin dieten jarduerei zuzenduta

Ehungintza, jantzigintza, oinetakogintza, larrugintza eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza-enpresentzako ezohiko diru-laguntzak

Onuradunak: enpresak, haien forma juridikoa edozein delarik, deialdi hau ALHAOn argitaratzen denean Gasteizko udalerrian merkataritza lokal batean arropa, oinetako edo larruzko artikuluen esparruan, merkataritza-jardueraren bat gauzatzen ari zirenak.

Ikus-entzunezko proiektuak -fikzioa, animazioa, dokumentalak nahiz telesailak- garatu eta ekoizteko nahiz gidoiak idazteko laguntzak

Ikus-entzunezkoen proiektuak garatu eta ekoizteko nahiz gidoiak idazteko laguntzak, Gasteizko enpresak laguntzeko eta sustatzeko zuzenduak

Enplegua sustatzeko laguntak 50 langile baino gutxiagoko Gasteizko enpresentzat

Gasteizko udalerrian egoitza eta lantokia dituzten eta COVID19ak sortutako krisiaren eragina jasan duten 50 langile baino gutxiagoko enpresetan enplegua sustatzeko laguntzak.

Beste laguntza batzuei buruzko informazioa

Ekintzaileentzako eta enpresentzako laguntzen informazio-buletina pdf, hamabosteroko argitalpena, enpresen intereseko laguntza, berri eta ekitaldiei buruzko informazioarekin.

Hazibide

Hazibide hazi-kapitaleko enpresa da, Foru Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Vital Kutxak, Taldek eta Erkidek osatutakoa. Arabako enpresa txiki eta ertain berriei edo sortu berriei bultzada ekonomikoa ematen die, kapital sozialean aldi baterako eta gutxiengoan parte hartuz eta gehienez 120.000 euroko ekarpena eginez.

Hazibideari buruz informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.