Ingurumena eta iraunkortasuna - Natura eta bioaniztasuna

Aspalditik onartu du Gasteizek bere natur ingurunearen balioa, eta bioaniztasunaren mentenimendua eta hobekuntza hiriaren gakoetako bat eta lehentasunezkoa dela aitortu du.
Jadanik 2003. urtean idatzi zen Hiri Antolamenduko Plan Nagusian naturaren kontserbaziorako udalerrian zeuden gune nagusiak identifikatu ziren. Bestalde, naturak eta bioaniztasunak Udalak garatutako Tokiko Agenda 21aren ardatz nagusietako bat osatzen dute, eta horri esker gai honen inguruko etengabeko kontzientziazioa dago eta udal bioaniztasunaren kudeaketak lan-lerro nagusi zehatzak ditu.
Udalerriko bioaniztasuna hobetzeko ekintzetako asko azken urteetan sortzen ari den Eraztun Berdearen proiektuan txertatuta daude. Gasteiz mendietan eta udalerriko beste naturgune batzuetan ere bioaniztasunaren aldeko ekintzak burutzen dira. Horrez gain, Vitoria-Gasteiz natura eta bioaniztasuna kontserbatzera zuzendutako nazioarteko hainbat sare eta ekimenen partaide da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.
