Interesik izango luke, gaur egun, kotxea martxan jartzeko prest dagoen emakumearen irudia hartzeak? Egia esanda, ez; pentsaezina da zalantzan jartzea gero eta emakumezko gehiagok gidatzen dituztela gure autobusak edo taxiak, are gehiago, haien ibilgailuak. Baina duela berrogei urte emakumezko bat gidatzen ikustea gauza berria zen, eta horren fede ematen zuten argazkiek.
"Emakumea Udal Artxiboko argazkietan" izeneko erakusketak emakumezkoei buruz genuen ikuspegien zeharreko ibilbidea egiten du. Ibilbide horrek gure gizartea zenbat aldatu eta noraino joan den erakusten digu. Ia mende batez, 1890etik 1974ra, Gasteizko emakumezkoen erradiografia egiten duten laurogei ikuspegi dira. Jostunen lantegietatik ohorezko damen izendapenera, gogo-jardunetatik eta etxeko trebetasunen inguruko ikastaroetatik pasatuz... emakumezkoen eguneroko bizitza ikusten dugu, denok ezagutzen ditugun tokiko argazkilarien laguntzaz.
Kuriositatez, interesaz eta gogamen irekiaz begiratu behar diogu gure iraganari, izan garena eta izan behar duguna hautemateko. Ispilu bat da, zeinetan begiratzen dugunean kapaz izan behar baitugu geure burua ezagutzeko eta aldaketak berretsi ahal izateko, etorkizunean genero desberdintasunak gainditu ahal izateko lanean jarraitzeko asmoz.
Gasteizko "Pilar Aróstegui" Udal Artxiboan gordetzen diren argazkietan emakumeak protagonista direnetako batzuk biltzen dituen multzo hau. Erakusketa osatzen duten 80 argazkiak zazpi multzo hauetan banatu dira, ia mende batez emakumeen jarduna kokatu den lekuen arabera.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.