Betikoa, Gertukoa. Eskatu eta eskaini euskaraz.

https://www.youtube.com/watch?v=9zbKEnpeGQY(Beste leiho batean irekiko da)

Gure denda edo tabernetan maiz entzuten dugu “Jarri betikoa”; konfiantzazko harremana dela adierazten digu esaldi horrek, gertukoa, betikoa… Honela, euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide gisa aurkezten du kanpainak, “Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” lelopean.

Kanpainaren helburua euskara erabiltzeko eta euskara ikusgarri egiteko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko establezimentuetan eragitea da. Egunerokoan hainbat eta hainbat saltokitan egiten ditugu hartu emanak, eta horrek hizkuntza ohituretan eragiteko ezinbesteko gune bilakatzen ditu. Establezimenduko hizkuntza-paisaian euskarak duen presentzia areagotzea edo lehen hitza euskaraz egitea ekintza txiki izanik ere, jauzi handiak izan litezke ohturak aldeatzeari begira.

Zertan datza kanpaina?

Alde batetik, EAEko hainbat udalek sustatutako, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak koordinatutako eta Aenkomer eta Gasteiz On elkarteek bultzatutako komunikazio-kanpainaren helburua tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzea eta merkatariak eta bezero euskaldunak aktibatzea izango da.


Komunikazio-kanpainarekin batera, landa-lan bat egingo dugu, Gasteizko Udalak eskainitako zerbitzuen katalogo bat zabalduz. Katalogoa euskarri fisikoek, neurri-proposamenek eta establezimenduetan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko informazioak osatuko dute.

Zerbitzu katalogoa

Laster argitaratuko da.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.