Gasteizen Bai: merkataritzari, ostalaritzari, zerbitzuei, euskarari
Euskararen aldeko jarrera izatea, hizkuntza ikusaraztea eta erabiltzeko espazioak sortzea eta indartzea da Gasteizen Bai kanpainaren helburua. Horretarako, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetan euskararen presentzia eta erabilera bultzatu nahi dugu. Zergatik? esparru eta adin tarte guztietako hizkuntza-ohiturak aldatzeko egunerokotasunean jarri behar dugulako indarra.
Zer esan nahi du Gasteizen Baik?
Bizitza ikusteko modu bat da Bai. Keinu bat da Bai. Bai merkataritzari, ostalaritzari, zerbitzuei, euskarari. Bai aitortza ere bada, konpromisoa, laguna, bezeroa hartzen dugun modua, hurbiltasuna.
Nolakoa da kanpaina?
Gasteizen Bai kanpaina bi bloketan planteatu dugu. Batetik, herritarrak eta merkataritza eta ostalaritzako langileak erosketak euskaraz egitera animatu nahi ditugu, komertzio txikia balioan jarriz.
Bestetik, lan zuzena egingo dugu nagusiki zentroko merkatariekin, bertako establezimenduetan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko. Kanpaina establezimenduetan ezagutu nahi dut.
Programa
Anima zaitez parte hartzera!
Zure keinuak hiria aberasten du!
Igo zure argazkia bai keinua eginez instagramera #gasteizenbai traolarekin. Hiru erosketa-bono zozketatuko ditugu, zure gustuko komertzio edo establezimenduan gastatzeko.
Albisteak
2019-2020 ikasturtean euskaltegian egon bazara, ADI!
Dirulaguntza eskatu ahal duzu. Info +
Merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko dirulaguntzak
Kanpoko errotulazioa aldatzeko eta izenetan euskara sartzeko, zein merkataritza eremuan euskararen presentzia eta erabilera sustatzearekin lotutako bestelako proiektuak. Info +
Antolatzen dute
Helburu hau lortzeko bidean Udala ez dago bakarrik, Arabako Foru Aldundiaz gain zerbitzu arloko Aenkomer eta Gasteiz On ditugu bidalegun, eta euskalgintza arloko Bai Euskarari Elkartea.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.