Tresnak eta tamaina handiko gauzak biltzeko doako zerbitzua
Erabiltzen ez diren objektu handiak (koltxoiak, somierrak, altzariak, besaulkiak...) biltzeko doako zerbitzua. Objektu horiek kalean ez uztea da helburua, hondatu ez daitezen eta errazago berrerabili edo birziklatzeko.
Zerbitzuak hitzordu bidez funtzionatzen du.
Gogoan izan: ezin dituzu objektu handiak lurrean utzi, ezta edukiontzien ondoan ere, lehenago hitzordua eskatu ez baduzu.
Nola funtzionatzen du?
- Hitzordua eskatzeko, jarri harremanetan telefonoz edo posta eletronikoz:
- Telefono zk.: 945 20 00 20 (Arreta-orduak: astelehenetik ostiralera, 9:00-20:00. Larunbatetan, 9:00-14:00).
- E-posta: koopera@emausnet.org
- Honako hau adieraziko dizugu:
- Objektuak uzteko eguna, ordua eta lekua.
- SMS bat jasoko duzu informazio horrekin, egiaztagiri gisa.
- Objektuak jasotzeko hitzordua gehienez ere 48 orduko tartean ematen du zerbitzuak, beranduago nahiago ez baduzu.
- Jasotzeko ordutegia:
- Egunak: astelehenetik igandera (larunbat gauetan izan ezik).
- Ordua (lehentasunezkoa): 19:00etatik aurrera.
- Zuk zeuk eraman nahi badituzu, Garbigune hauetara eraman ditzakezu:
- Oto hiribidea.
- Gardelegiko zabortegiaren sarrera.
- Koltxoiak, etxetresna elektrikoak eta gailu elektroniko berriak erosten badituzu, banatzaileek eta saltokiek tresna zaharrak jaso behar dituzte, birziklatzeko.
Bildutako objektuekin zer egiten du Udalak?
Koopera eta Emaus-ek kudeatzen duten zerbitzu honen bidez, objektu berrerabilgarriak sailkatu, konpondu eta saltzen dira, ekonomia zirkularra sustatzeko.
Konpondutako produktuak, konpontzeko eta saltzeko kalitate-estandarrak gainditu dituztenak, Second Hand Market Gasteiz dendan saltzen dira (Aiala Kantzilerraren kalea 6), prezio eskuragarrietan.
Konpromisoa ingurumenarekin
- Zerbitzu hau arduraz erabiltzen badugu, ingurumena eta guztion segurtasuna eta osasuna zainduko ditugu.
- Halakoak kalean utziz gero hitzordurik eskatu gabe, edozein ordutan, 750 eurora arteko isuna jar diezazukete.
Azalpen-bideoa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.