Gazteria Elkargunea
Udalak gazteriaren alorrean burutzen duen politikaren jarraipena egin eta politika horren inguruko eztabaidan parte hartu nahi duten hiriko elkarte eta taldeek -baita banako gazteek ere- osatzen dute Gazteria Elkargunea (lehen gazte planaren jarraipen batzordea izena zeukan).
Hemendik, sarbidea izan dezakezu udalaren parte-hartze organoen Gazteria Elkargunearen bilkura agendan ageri diren deialdiak, aktak eta beste ikusteko.
Ikusi dezakezu ere Udalaren Gazte Plana.
Halaber, edozein gazteren proposamen eta iritziak jasotzeko prest dago elkargunea. Bertan parte hartzeko aukera ere baduzu, nahi izanez gero. Aski duzu Gazteria Zerbitzuarekin harremanetan jartzea, edo helbide honetara idaztea: planjoven2@vitoria-gasteiz.org.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.