BAT txartela – txartel motak eta ezaugarriak
BAT txartelak Gasteizko autobusetan, tranbian eta Alavabus lineetan bidaiatzeko balio du. Halaber, erabili daiteke Bilbon (tranbian eta metroan) eta Donostian (Dbus).
BAT orokorra
Argazkirik gabea. Pertsona batek baino gehiagok erabil dezakete eta pertsonen artean laga daiteke. Dirua sartu behar zaio. Toki hauetan eskuratu daiteke:
- Tranbiaren Informazio Bulegoan.
- Autobus geltokiko makinetan eta Euskal Herria Bulebarra, Antso Jakituna, Legebiltzarra eta Angulema geltokietan.
- BEIren geltoki batzuetako makinetan: Mendizorrotza, Boulevard eta Euskal Herria B.
BAT pertsonalizatua
Txartel pertsonalizatuek 30 egunetarako bonuak erosteko eta hobariak jasotzeko balio dute. Txartel pertsonala da, argazkiduna, eta besterenezina. BAT pertsonalizatuaren hainbat modalitate daude:
- BAT pertsonalizatu orokorra: 30D bonua eskuratzeko balio du, alegia, 30 egunez mugarik gabe bidaiatzeko errekarga. Tranbiaren Informazio Bulegoan eskatu behar da.
- 12 urtetik beherakoak.
- Familia ugariak.
- %33tik 64ra bitarteko desgaitasuna.
- Txartel soziala duten pertsonak .
- BAT 30D Gaztea, 26 urtetik beherakoentzat.
Jada txartel pertsonalizatua baldin bazenuen eta galdu baldin baduzu, beste txartel bat eskatu behar duzu Tranbiaren Informazio Bulegoan. Ezin izango duzu Herritarren Arretarako Bulegoetan eskuratu.
BAT Berezi
Tarifak
Erabilitako BAT txartel motaren arabera, tarifa bat edo beste ordaintzen da.Kontsultatu tarifak eta ordaintzeko moduak.
Non kargatu BAT txartela
- Telefonoaren bidez:BAT NFC aplikazioa deskargatu, eta kontsultatu eta kargatu zure BAT txartelaren saldoa. Gaur egun NFC funtzioa duten Android gailuetan dabil (ez bestelakoetan). Arabako Mugikortasun Agintaritzaren aplikazioa da.
- Tranbiaren geltokietako makinetan.
- BEIren geltokietako makinetan .
- Hartara egokitutako Kutxabankeko kutxazainetan. Ez da beharrezkoa erabiltzaileak erakunde horretako txartelarik edukitzea.
Informazio gehiago
Txartelei buruzko Euskotrenen orrialdea eta BAT txartelari buruzko ohiko galderak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.