Gauekoak - Gazteentzako aisialdi alternatiboa
Zer da Gauekoak?
Asialdiko programa alternatibo eta osasungarria da 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Kultura, kirola eta asteburuetako aisialdia ditu ekintza-eremu. Gaur egun erreferentzia da gure hiriko gazteentzat horrelako jardueretan. 2010. urtean hasi zuen ibilbidea eta denboraldi luze honetan, milaka gazte gasteiztarrek parte hartu dute bere egitarauan.
Gainera, Gasteizko Udalaren apustua da jarduera nagusiki soziala dinamizatea, administrazio publikoaren eta gazte-elkarteen artean kudeatze partekatua eginez. Azken horiek dira gazteei zuzendutako mota guztietako jarduerak garatzeko motorra. Jarduerak behar bezala egiteko, Segurtasun protokoloa COVID-19 kutsatzeak prebenitzeko (pdf) jarraitu behar da. Jarraian, 2020ko Udazkeneko Egitaraua (iraila–abendua) aurkezten da:
Izena ematea behar duten jarduerak
- Irailak 25. Zurrumurren aurkako escape room-a (3 txanda)
- Irailak 26. Zurrumurren aurkako escape room-a (3 txanda)
- Irailak 26. Desprintzesatzeko tailerra.
- Irailak 26. Zurrumurren aurkako chatbot-a (2 txanda)
- Urriak 17 eta 24. Diseinu grafiko tailerra
- Urriak 24. Serigrafia tailerra
- Azaroak 6. Autoerretratu eta ilustrazio tailerra
- Azaroak 14 eta 21. Argazkilaritza tailerra
- Azaroak 20 eta 27. Gidoigintza tailerra
- Abenduak 12. Gozogintza tailerra
Nola eman izena:
Izen-ematea behar duten ekintzetan beharrezkoa da email bat bidaltzea info.gauekoak@gmail.com helbidera gaian ekintzaren izena zehaztuz eta, beharrezkoa denean, txanda adieraziz. Horretaz gain, mezuan izena eta abizena, adina, telefono zenbakia eta NAN zenbakia zehaztu beharko dira.
Jarduera irekiak (aurretik izena eman gabe)
Musika
- Irailak 18: Aurkezpen jaialdia
- Azaroak 14: M-Fest
- Abenduaren 3 eta 4: Gazte Talent
- Abenduak 19: Amaiera jaialdia
Sorkuntza
- Urriak 22. Begirada. Bertoko zuzendarien Film Laburren Jaialdia
- Urriak 30. Tetrapack, bertoko artisten erakustaldiaren inaugurazioa
- Azaroak 20. Hizki laburren lehiaketa
- Azaroak 21. Udagora Fest
- Abenduak 20. Batera 2020-21. Kultur proiektuak elkarrekin deialdia
Kirola
- Urriak 17. Boulder topaketa (izena ematea beharrezkoa da)
Aisia
- Urriak 17. Rol jokoa
Gauekoak: proiektuen poltsa
Gauekoak-en proiektuen poltsan parte hartu nahi duzu? 2021eko udaberri/uda denboraldian gauzatu beharreko proiektuetarako. Gasteizko pertsona fisikoak, kolektiboak eta elkarteak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara.
Oinarriak eta dokumentazioa
Aurkeztu beharreko informazioa:
- Eskabide orria (I. eranskina)
- Garatu beharreko jardueren proiektu xehatua
- Aitaren, amaren edo tutorearen baimena 14-17 urte bitartekoentzat (III. eranskina)
Informazio orokorra
- Izen matea behar duten ekintzak adin txikikoentzat: Tutoreen edo gurasoen Baimen Orria (pdf) beharrezkoa da-jarduera arriskuetarako edo Gasteiztik kanpo diren jardueretarako. Baimena egunean bertan monitoreari eman behar zaio.
- Pertsona bakoitzak 4 izen-emate egin ditzake gehoenez aldi bakoitzeko.
- Ekintzak bertan behera utz daitezke parte - hartze minimoa ez betetzeagatik edo beste arrazoiengatik. Ordaindu beharreko ekintzetan zenbateko osoa bueltatuko da. Era berean, antolakuntzak jardueren ordutegiak, ibilbideak eta proposamenak aldatu ahal izango ditu.
- Eskulanen tailerretan orbanak eta kalteak saihesteko, erabili arropa zaharra edo erabiltzen ez dena.
- Sarreretan puntualtasuna ezinbestekoa da, eta kontuan izan jarduera irekien amaiera-ordutegiak gutxi gorabeherakoak direla.
- Gauekoak jardueretan parte hartzen duten pertsonen portaera Gasteizko Udaleko Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Arautegiari lotuko zaio. Ezarritako arauak ez betetzea arau-hauste zehagarria izan daiteke.
- Haurtzaindegi-zerbitzua behar baduzu, gutxienez astebete lehenago jakinarazi iezaguzu. Bestalde, gure jardueretan edonork parte hartzea nahi dugu, baina zure ezintasuna kontuan ez hartzeagatik zailtasunak badituzu, jar zaitez harremanetan Gazteria Zerbitzuarekin zure asistentzia bermatu ahal izateko. Telefonoz: 945 16 13 68 luz. 6513; e-mailez, juventudtl2@vitoria-gasteiz.org
Galderarik?
- Gazte Informaziorako Udal Bulegoa
- Herritarrentzako arreta-bulegoak
- 010 telefonoan. Gasteiz kanpotik deitzeko: 945 16 13 68, luzapena 6513.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.