Gazteria - Kirola
Kirola maite baduzu, eta taldean edota naturan murgilduta praktikatzeko aukera berrien bila bazabiltza, arriskuak erakartzen bazaitu, edo arriskua kirolarekin uztartu nahi baduzu... Jarduera berriak frogatu nahi badituzu, eta gazte prezioan... begira ezazu orrialde hau.
Udal kirola
Udalaren kirol instalazioak. Kirola praktikatzeko egokiak, dela bakarka, dela taldean. Dela bakarka, dela taldean, Udalaren kirol instalazioen artean denetik aurkitu duzu: izotz-pista, frontoiak, kanpo-pistak... Gainera, kirol jardueren programa kontsultatu ahal izango duzu, izena eman, plaza librerik ba ote den begiratu, baita web orriaren bitartez instalazioak erreserbatu ere.
Aire zabaleko kirola
- Eraztun Berdea bizikleta hartu eta bere edertasunaz gozatzeko gonbitea da. Anima zaitez!, zaitez zure lagunekin!
- Ezagutzen al duzu Euskal Herriko herri lasterketen egutegia? Bertan Euskal Herrian egiten diren maratoi, erdi maratoiei, kross eta bestelako herri lasterketen berri aurkituko duzu.
- Arabako Mendi Federazioak Hegoalde gizarte etxeko eta Ariznabarra kiroldegiko udal rokodromoak kudeatzen ditu. Arabako mendi elkarteei buruzko informazioa dago.
- Euskadi BTT Zentroek mendirako txirringaz ibiltzeko bide-sareari buruzko berri emango dizute, izadiaz gozatuz eta ingurumena zainduz kirola egiteko aukera aparta.
- Ur kirolak, gure inguruko urtegietan praktikatzekoak. Uretan blai aritu nahi baduzu, jo ezazu Gasteizko Klub nautikora edo Aldaietakora!
- Patxada eta kanpo zalea bazara, golfa izango duzu gustuko kirola. Izki golf konplexua publikoa da, eta bi zelai ditu: Urturikoa eta Lagrangoa. Azken horretan, gainera, eskola bat dago; bertan zure lehen swing-ak praktikatu ahal izango dituzu.
Hiri kirolak
- Gasteizen zehar txirringaz ibiltzeko, Gasteizko Bizikleteroak elkartean hirian zehar txirringaz ibiltzeko aholkuak emango dizkizute, bide segurtasunari buruz, txirringa egokia aukeratzeko moduaz, etab. Gainera ibilerak antolatzen dituzte hirian zehar.
- Benetan gustatzen zaizuna irristaketa bada, Gaubela elkartearen bidez egin dezakezu, Gasteizko patinatzaileen elkartea baita. Dibertitu zaitez gurpil gainean!
- Hirian zehar, gainera, skate-pistak daude, irristailuarekin gora eta behera ibil zaitezen, zure estiloa hobetuz.
Abenturazko kirola
- Aldiz, parapentea, delta hegala, tirolina eta antzeko kirol kilikagarri eta bereziak frogatzeko gogoa baduzu, edo arriskutsuagoekin ausartzen bazara (esaterako puentinga, arroilen jaitsiera, etab...), jo ezazu Arabako turismoari buruzko web orrira; bertan modalitate horietan espezializatutako enpresen berri aurkituko duzu.
Zure intereseko
- Txartelak
- Kirol federazioak eta mendi elkarteak
- Kirola bizimodu
- Kirola eta osasuna
- Laguntzak, bekak eta diru-laguntzak
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.