21 Zabalgunea

Arduradun teknikoa:
Jorge Ozcáriz Salazar

Bulego nagusiak

Mapan kokatu

Helbidea:
Frai Francisco Vitoria, 21 C (Gure Txokoa) - 01007 Vitoria-Gasteiz
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:30etik 14:00etara.
Telefonoa:
945 16 26 00 / 945 16 19 85 (Etxebizitza)
Faxa:
+34 945 16 19 99
Web orria:
www.vitoria-gasteiz.org/ensanche21
Posta elektronikoa:
e21z@e21z.ese21z@vitoria-gasteiz.org
consultas@e21z.es
vivienda@vitoria-gasteiz.org

Erdi Aroko Hiriguneko arreta bulegoa

Mapan kokatu

Helbidea
Pintore kalea 45 - 01001 Vitoria-Gasteiz
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:30etik 14:00etara.
Telefonoa:
945 16 18 81 / 945 16 18 82
Posta elektronikoa:
oficinacascohistorico@vitoria-gasteiz.org

Jarduera eremua:

  • Udal politika garatu eta gauzatzea eraikin eta etxebizitzen birgaikuntzaren alorrean zein hiri biziberritzearen eta berritzearen alorrean, horretarako beharrezko diren azterlanak eta proiektuak landuz eta zeregin hori benetan betetzeko behar diren era guztietako kontratuak gauzatzeko ezein ekintza eta negozio onetsiz.
  • Hiria birgaitzeko, biziberritzeko eta berritzeko jarduerak gauzatzea ordenamendu juridikoan adierazitakoari jarraituz, zeregin hauek barne: hiri birgaikuntza antolatzeko programak, planak eta gainerako tresnak lantzea; eraikinak edo eraikuntzak kontserbatzeko era guztietako obrak eta konponketak proposatzea Udalari, hark onets ditzan -aurretik eraitsitako eraikinak ordezteko eraikuntza lan berriak egitea barne-, eta hiri-bilbea biziberritu eta berritzea, Gasteizko Udalak emandako jarraibide, irizpide eta programekin bat etorriz.
  • Gasteizko Udalaren etxebizitza politika kudeatzea, udalaren etxebizitza publikoak kudeatzea barne, jabetzan emateko zein alokatzeko.
  • Era guztietako azterlanak egitea eta Udalaren ekimenaren ondorio diren hirigintza antolakuntza, planeamendu, garapen nahiz kudeaketaren alorreko baliabideekin zerikusirik duten obra, zerbitzu eta hornikuntza kontratuak gauzatzeko edozein eratako egintzak prestatu, taxutu eta onestea, eta, halaber, planetan jasota ez dauden hirigintza ordenantzak gauzatzeko ere, nahiz eta halakoetan udal gobernu organoek dagokien onespena eman beharko dieten.
  • Hiria birgaitu, biziberritu eta berritzea sustatu eta bultzatzeko ekintzak garatzea, zentzurik zabalenean ulertuta, partikularrei dirulaguntzak eta laguntzak zuzenean ematea barne, baita partikular, enpresa, erakunde eta administrazio publikoekin hitzarmenak egitea ere, bere eskumenen barruan.
  • Udal organoek onetsitako planeamendua garatu, gauzatu eta kudeatzea, hirigintzarako kudeatze eta gauzatze baliabideen bitartez, behar denean desjabetzearen onuradun izaera bere gain hartuz eta beharrezko gertatzen diren obrak -azpiegitura-obrak, urbanizazio-obrak nahiz zerbitzu-hornikuntzak- burutuz.
  • Urbanizazioaren, eta hiri biziberritzearen edo berritzearen ondorio diren udal orubeak besterentzea, edo horien gainean planeamenduan aurreikusitako eraikin eta etxebizitzak eraikitzeko kontratuak egitea, eta urbanizazioaren parte diren zerbitzuak kudeatu eta ustiatzea, dagokien emakida lortuz gero.
  • Udalaren lurzoru ondarea kudeatzea, hiria zabaldu eta biziberritzeko esparruetan, haren titularitatea bere gain hartuko baitu.
  • Gasteizko Udaleko sail eta zerbitzuei laguntza ematea, baita beste administrazio batzuei ere, hirigintza jarduerei, hiria birgaitu, biziberritu eta berritzeari eta lurralde antolakuntzari dagokienez, eta bere irizpena agertzea, onespena ematea Udalari edo beste administrazioren bati dagokionean.
  • Ekimen pribatuko hirigintza jarduerei eta hiria birgaitu, biziberritu eta berritzeko jarduerei laguntza ematea, horien bilakaera ikuskatuz eta antolakuntza, gauzatze eta kudeatze baliabideen berri emanez.

Pribatutasuna

Honako esteka honen bidez, 21 Zabalgunearen Pribatutasun-politika kontsulta dezakezu.

Administrazio Kontseilua (2019-2023)

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.