Udalbatzaren Idazkaritza

Arduradun teknikoa: Iñigo Roldán Catalán.

Telefonoa: 945 16 13 16

Posta elektronikoa: secgral.0101@vitoria-gasteiz.org

Helbidea: Udaletxea, Espainia plaza, z.g. 1. solairua, 01001 Vitoria-Gasteiz.

Zereginak

  • Aktak idatzi eta gordetzea, baita gainbegiratu eta baimentzea ere; Udalbatzako lehendakariak ontzat eman beharko ditu.
  • Ekintza eta erabakiei buruzko ziurtagiriak egitea; Udalbatzako lehendakariak ontzat eman beharko ditu.
  • Bilkura deialdiak egiten, eztabaidetan ordenari eusten eta bozketak behar bezala gauzatzen laguntzea Udalbatzako lehendakariari, eta orobat laguntzea Udalbatzaren eta batzordeen lanak behar bezala bideratzen.
  • Udalbatzaren erabakiak jakinaraztea, argitaratzea eta gauzatzea.
  • Udalbatzari eta batzordeei lege aholkularitza ematea. Arauzkoa izango da hori honako hauetan:
    • Dena delako gaia jorratuko den bilkuraren aurretik, garaiz, lehendakariak agintzen edo kideen heren batek eskatzen duenean.
    • Gehiengo berezia eskatzen duten gaien inguruko kontuak diren guztietan.
    • Lege batek hala eskatzen duenean, Udalbatzaren eskumeneko gaietan.
    • Gobernu organoak kontrolatu eta fiskalizatzeko zereginak direla eta, lehendakariak edo gutxienez zinegotzien laurden batek hala eskatzen duenean. Izaera nazionaleko gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat erreserbatuta egongo dira zeregin horiek. Lehendakariari dagokio izendapena egitea, Toki Jaurbidearen Oinarrien Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako moduan, eta lege horren 130. artikuluan aurreikusitako zuzendaritza organoen pareko izango da, Udalbatza arautzen duten arau organikoek horretaz diotena gorabehera.
  • Eta, gainera, Udalbatzaren Idazkaritza Nagusiko Erregistroaren funtzionamendua zuzentzea. Zeregin horiek behar bezala egin ahal izateko, autonomia izango du, eta beharrezkotzat jotzen duen informazio guztia eskatu ahal izango die Vitoria-Gasteizko Udaleko organo eta zerbitzuei.

Udaletxeak, Toki Jaurbidearen Oinarri Legeak jasotzen duen bezala, ondasun eta ekintza interes-erregistro bat du. Nahi duten horiek Bilkuraren Idazkaritzan aurkitu ahal izango dute.

Memoriak

2024 Imagen archivo pdf | 2023 Imagen archivo pdf | 2022 Imagen archivo pdf | 2021 Imagen archivo pdf

Udal antolakuntza

Ezagutu sailak, zerbitzuak eta atalak Udalaren antolakuntzaren inguruko orr

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.