Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoaren Zerbitzua

Arduradun Tekinikoa: Cristina Nuñez Sáseta.

Telefonoa: 945 16 13 19 eta [[telefonoa:945 16 18 91]].

Posta elektronikoa: secgral.0102@vitoria-gasteiz.org / secgral.0107@vitoria-gasteiz.org

Helbidea: Udaletxea; Espainia plaza, z/g, 2. solairua, 01001 Vitoria-Gasteiz

Zereginak

  • Gobernu Batzarraren bilkuren kudeaketa.
  • Pertsona bakarreko organoen ekintza eta erabakien egiaztagiriak egitea, baita fede publikoko gainontzeko guztienak ere, salbu eta udalbatzaren idazkari nagusiaren, Tokiko Gobernu Batzarraren eta Administrazio Kontseiluaren gain utziak direnean.
  • Udaleko organo erabakitzaileen ekintza eta erabakien kopia edo, hala behar duenean, laburpena igortzea estatuko administraziora eta autonomia erkidegokora, alor horretan udalbatzako idazkari nagusiak dituen eskumenak gorabehera.
  • Alkate eta zinegotzi ordezkariek emandako dekretu eta ebazpenen zerrendak eta liburuak.
  • Vitoria-Gasteizko Udalean egiten diren ezkontza zibilak kudeatzea.
  • Vitoria-Gasteizko Udalean egiten diren elkartze zibilak kudeatzea.
  • Bizi testamentuen udal erregistroa kudeatzea.
  • Udal administraziorako ahalordeak askiestea.
  • Arartekoarentzako(Beste leiho batean irekiko da) eskariak izapidetzea.

Udal antolakuntza

Ezagutu sailak, zerbitzuak eta atalak Udalaren antolakuntzaren inguruko orrialdean.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.