Protokolo eta Erakunde Komunikaziorako Zerbitzua

Helbidea:
Udaletxea, Espainia Plaza, z.g.
01001 Vitoria-Gasteiz
Kontaktua:
945 16 13 38

Zereginak

  • Udalaren komunikazio-politika programatzea eta gauzatzea.
  • Udalaren jakinarazpenak eta informazio-oharrak egitea, koordinatzea eta zabaltzea.
  • Udalaren jarduerei buruzko informazioa ematea gizarte-komunikabideei. Halaber, bitarteko informatikoen bidez emandako informazioaren erantzule izango da.
  • Udal jarduera zabaltzeko publizitate-kanpainak diseinatzea eta egitea
  • Gobernu Arloen eta udal erakunde publiko eta sozietateen informazio-jarduera koordinatzea.
  • Ekitaldi instituzionalak prestatu, antolatu eta garatzea.
  • Ekitaldi instituzionalen antolamendua koordinatzea eta kontrolatzea: gonbidapenak eta agurrak diseinatzea eta idaztea.
  • Ordezkaritza eta protokolo-aholkularitza lanak burutzea udal ordezkaritza duten ekitaldietan
  • Udaletxean egindako ezkontza zibiletan aholkularitza eta zeremonia- eta protokolo- laguntza.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.