Ingurugiro Gaietarako Ikastegia (IGI - CEA)
- Arduradun teknikoa:
- Imanol Zabaleta Altuna
- Helbidea:
- Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25
01008 Vitoria-Gasteiz - Telefonoa:
- +34 945 16 16 16
- Webgunea:
- www.vitoria-gasteiz.org/cea
- Posta elektronikoa:
- ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Estatutuak
» Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren estatutuak
Helburuak
- Hirirako zein lurralde osorako politikarik eraginkorrenak formulatzeko existitzen den informaziorik onena bildu, kudeatu, analizatu eta erabiltzea.
- Udalerriaren (eta bere bioeskualdearen) funtzionamendua analizatzea sistema ekologiko, sozial zein ekonomiko modura, eta ezagutza hori tokiko zein eskualdeko plangintza eraginkorragorako erabiltzea.
- Hirirako eta lurralderako eszenatoki iraunkorragoak proposatzera eta artikulatzera zuzendutako plan eta programak sustatzea.
- Herritarren prestakuntza, informazioa, sentsibilizazioa eta parte-hartzea sustatzea hiri eta lurralde iraunkortasunaren alorrean, inplikaturik dauden eragile sozial eta ekonomiko guztien parte-hartzea segurtatuz.
Lan arloak
CEAk bost area funtzional edo zerbitzu ditu bere zereginak bideratzeko:
- Kudeaketa arloa
- Mugikortasunaren eta datuaren zientziaren arloa
- Azpiegitura berdearen eta lurraldearen arloa
- Elikadura sistemen eta zirkularitatearen arloa
- Herritarrak aktibatzeko arloa
Zuzendaritza kontseilua
Lehendakaria
Ana Oregi Bastarrika and. (EAJ-PNV)
Lehendakariordea
Jon Armentia Fructuoso jn. (PSE-EE)
Titularrak
- Ana Oregi Bastarrika and. (EAJ-PNV)
- Jon Armentia Fructuoso jn. (PSE-EE)
- Amancay Villalba Eguiluz and. (EH BILDU GASTEIZ)
- Alfredo Iturricha Yániz jn. (PP)
- Oscar Fernández Martín jn. (Elkarrekin Vitoria-Gasteiz)
Asistentzia-dietak
Dedikazio jakin bat duten eta horrenbestez soldata kobratzen duten zinegotziek ez dute bestelako inongo dietarik jasotzen.
Udalbatzaren Araudi Organikoaren 80. artikuluan jasota dago ez erabateko dedikaziorik, ez dedikazio partzialik ez duten udalbatzako kideek bakarrik jasoko dituztela dietak kide diren organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik (115 euro/saioa).
106. artikuluan araututa dago, berriz, talde politikoek izendatutako pertsonek, zinegotzi ez badira, udal sozietateen administrazio-kontseiluetara nahiz erakunde autonomoen zuzendaritza-kontseiluetara joaten diren aldi bakoitzeko 300 euroko dieta jasotzeko eskubidea izango dutela.
Lotutako informazioa
- Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Zer da CEA?
- Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Gardentasun ataria
- Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Paisaiari buruzko Vitoria-Gasteizko Foroa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.