Gaitasunari eta prestakuntza profesionalen aintzatespenari buruzko ohiko galderak

Noiz irekitzen da gaitasunaren ebaluazio eta aintzatespenerako epea?
Epea martxoaren eta urriaren lehenengo hamabostaldian eman daiteke izena gaitasuna ebaluatu eta aintzatesteko prozesuan. Ebaluazioa izena eman osteko lau hilabeteetan egiten da. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean informazio gehiago lortuko duzu.
Zein proba egiten dira LH titulua lortu dela aintzatesteko?
Teknikari edo Goi Teknikari titulua lortzeko gaitasun probak laneko jarduerekin lotutako jarduera espezifikoak dira. Aintzatetsi nahi den arloaren arabera, laneko benetako egoeran edo egoera simulatuan egingo dira edo bestela, galdetegien bidez. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean informazio gehiago lortuko duzu.
Ile-apaintzaile gisa lanean aritu naiz baina ez daukat ile-apaintzaile titulurik. Nire lan esperientzia baliokidetuz lor dezaket titulua?
Pertsona batzuek lanpostu baterako beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak esperientzia eta ikasketa ez formalen bidez lortu dituzte. Hori dela eta, Gaitasunak Aintzatesteko sistema bat egin da (Kualifikazio Profesionalen Sistemaren barruan). Euskal Autonomia Erkidegoko Gaitasunen Aintzatespenerako prozesua sistema pertsonalizatua eta malgua da eta beste sistema europar batzuekin homologa daiteke. Oraindik titulu guztietarako aintzatespen sistema landuta ez dagoen arren, interesgarria izan daiteke Informazio Zentro batean informazioa eskatzea horrela, zure kasuan posible den ala ez jakiteko, zein baldintza eskatzen duten ikusteko, epeen berri izateko, etab.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.