Lan bilaketari buruzko ohiko galderak

1.  Zer egin behar dut Lanbide- Euskadiko Enplegu Zerbitzu Publikoan (EEZP) lan eskatzaile gisa izena emateko?
Lan eskatzaile gisa izena emateko, zure etxebizitzako posta kutxaren arabera dagokizun lanbide bulegoetara edo Zentru Laguntzaileetara(Beste leiho batean irekiko da) joan behar duzu. Horretarako, honako agiri hauek eraman beharko dituzu:
  • NANa edo AIZa
  • Lehenago lan egin baduzu, Gizarte Segurantzako kartila
  • Dauzkazun ziurtagiri guztiak (jatorrizkoak): ikastaroen ziurtagiriak, tituluak, gidabaimenak, etab.

Lanbide bulegoetan informazio gehiago lor dezakezu.
2.  Nola lagun diezadake ABLE batek?
Aldi baterako laneko enpresek(Beste leiho batean irekiko da) beraiek kontratatzen dituzten langileak beste enpresa batzuei aldi baterako lagatzen dizkiete. Pertsona horiek enpresa erabiltzaile horrek hitzarmen bidez ezarritako soldata jasotzen dute gutxienez. Egia esan, aldi baterako laneko enpresek lan eskaintza ugari izaten dute, normalean, kualifikaziorik gabeko lanak izaten dira, eta ondorioz, lana aurkitzeko iturri garrantzitsuak direla esan daiteke.
3.  Non lor dezaket lan arloko orientatzaile baten laguntza?
Udalak lan orientabide zerbitzu bat du eta aholkularitza pertsonalizatuaren bidez lan eskatzaileei laneratzea errazteko tresna batzuk eskaintzen dizkie: prestakuntza ikastaroak, curriculuma egiteko jarraibideak, lan eskaintzei buruzko informazioa, informatika ikastaroak, Lanbide - Euskadiko Enplegu Zerbitzuan(Beste leiho batean irekiko da) izena ematea, etab. Horrez gain, Euskadiko Enplegu Zerbitzuan informazio gehiago lor dezakezu: 901 222 901 eta 945 160 600.
4.  Non lor dezaket Europar Batasunean lana aurkitzeko informazioa?
Abiapuntu on bat Eures sareak (Europako enplegu zerbitzua)(Beste leiho batean irekiko da) Gasteizen duen ordezkaritzan aholkularitza eskatzea da. Sareak lan eskaintza eta eskaerari, kualifikazioen aintzatespenari, lan merkatuaren egoera eta bilakaerari eta Europar Batasuneko herrialde bakoitzeko bizitza eta lan baldintzei buruzko informazioa eta aholkularitza es-kaintzen du. Eskaintza pribatua nahiz publikoari buruzko informazioa lortzeko beste bide bat Interneteko en-plegu atariak dira
5.  Fidagarriak al dira 803, 806, 807 eta 905 lineekin hitz egitera behartzen zaituzteten lan eskaintzak?
Kontuz ibili behar da horrelako zenbakietara garamatzaten lan eskaintzekin, izan ere, normalean ez dira benetako eskaintzak izaten. Askoz tarifa altuagoko telefono zenbakiak izaten dira. Zenbaki horiek ez dira nahastu behar 900, 901 eta 902 zenbakiekin. Izan ere, azken aurrezenbaki horiek enpresei jasotzen dituzten deiak modu eraginkorragoan kudeatzeko eta bezeroarentzako arreta zerbitzua hobetzeko aukera ematen baitiete. Hiru motatakoak daude:
  • 900: hartzaileak bere gain hartzen du deiaren kostua.
  • 901: deiaren kostua deia egiten duena eta deia jasotzen duenaren artean banatzen da (tokiko dei bat baino merkeagoa).
  • 902: deia egiten duenak bere gain hartzen du deiaren kostu osoa.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: