Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa - Galdera ohikoenak - KIUB
Zer da Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa?
Vitoria-Gasteizko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) kontsumoaren alorreko babesa eta orientabideak eskaintzen dizkie herritarrei, eta kontsumitzaileen eta denda edo establezimenduen arteko auziak adiskidetasunezko bitartekaritzaz konpontzeko doako zerbitzua eskaintzen du.
Ezer ordaindu behar da zerbitzuarengatik?
KIUBean kexak eta erreklamazioak tramitatzea doakoa da.
Zein gai tramitatzen du Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak?
Kontsumoarekin lotutako kexak eta erreklamazioak.
Zein gai ez du tramitatzen Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak?
- Etxebizitza eraiki berria babes ofizialekoa da. Akatsak ditu eta etxegileak ez ditu oraindik konpondu edo ez ditu konpondu nahi, 5 urteko berme-aldia bukatu ez bada ere.
Bideratze erakundea:
- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza. - Maizterrak arazoak ditu etxearen jabearekin, bertatik egotzi nahi duelako, errenta adostutakoa baino gehiago igo nahi diolako, etxebizitzak dituen akatsak konpondu nahi ez dituelako eta abar. Kontratua partikularren artekoa bada, ez dira ez kontsumitzaileak ez erabiltzaileak, beraz, erreklamazioa beste erakunde batera bideratuko da.
Bideratze erakundea:
- Inquilinato. Maizterrei arreta ematen dien elkarte pribatua edo eta bazkide egin behar da.
- Jabegoaren Ganbera. Kontratua ganberan jasoa bada maizterrari ere arreta ematen diote. Higiezinen jabeen elkarte pribatua denez bazkide egin behar da.
- BIZILAGUN: Jabetza horizontalaren eta hiri-arrentamenduen zerbitzu publikoa eta doakoa. Helbidea:Antilletako pasabidea 14Gasteiz.
Maizterrak alokatze kontratua enpresa batekin egin badu, eta ez jabearekin, orduan bai, KIUBak tramitatzen du erreklamazioa. - Etxebizitzaren jabeak arazoak ditu maizterrarekin, ez diolako ordaindu nahi, edo kontratuaren baldintzak betetzen ez dituelako eta abar.
Bideratze erakundea:
- Jabegoaren Ganbera. Higiezinen jabeen elkarte pribatua denez bazkide egin behar da.
- BIZILAGUN: Jabetza horizontalaren eta hiri-arrentamenduen zerbitzu publikoa eta doakoa. Helbidea:Antilletako pasabidea 14Gasteiz. - Etxejabeen elkartean arazoak daude jaberen batek kuota ordaintzen ez duelako, administratzailearen kudeaketarekin ados ez daudelako eta abar (oro har Jabetza Horizontalaren Legeak araututako edozein gai).
Bideratze erakundea:
- Jabegoaren Ganbera. Higiezinen jabeen elkarte pribatua denez bazkide egin behar da.
- BIZILAGUN: Jabetza horizontalaren eta hiri-arrentamenduen zerbitzu publikoa eta doakoa. Helbidea:Antilletako pasabidea 14Gasteiz. - Autobusean bagajea hondatu da, autobusa atzerapen handiz iritsi da edo autobusa, trena nahiz lurreko beste edozein garraio publikoa erabiltzean arazoak sortu dira.
Bideratze erakundea:
- Arabako Garraioko Arbitraje Batzordea - Herritarrak ez du nahi postontzia egunero propagandaz betetzea.
Bideratze erakundea:
- Robinson zerrenda. Asociación Española de Marketing Directo
"Robinson" zerrendan sartzeko eska dezake. Enpresa batzuek publizitatea pertsona jakinei bidali aurretik bezero posible horiek aipatu zerrendan ez direla ageri egiaztatzen dute, eta horrela bada ez diote propagandarik bidaltzen.
Gainera, herritarrak ez duela publizitaterik nahi adierazten duen eranskin bat jar dezake gutun-ontzian. - Erreklamatzailea berankorren zerrenda batean sartuta dago, edo fitxategi bateko datuak ikusi, aldatu, zuzendu edo kentzeko eskubideez baliatu nahi du.
Bideratze erakundea:
- Datuak Babesteko Europar Agentzia - Establezimendu baten jabeak negoziorako telefono linea kontratatu du eta arazoak ditu. Enpresa ez da azken kontsumitzailea, horregatik beste edozein enpresarekin arazorik izanez gero erakunde hauen bitartez konpondu beharko du:
Bideratze erakundea:
- Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera
- Kide den enpresaburu elkartea - Osasun publikoarekin lotutako edozein arazo, bai eta haren bidez eskainitako zerbitzuekin lotutakoak ere (esaterako, ospitale geletako telebista ikusteko arazoak).
Bideratze erakundea:
- Pazientearen Arreta Zerbitzua - Herritarrak arazoren bat du Vitoria-Gasteizko Udalak emandako zerbitzuren batekin, edo Udalak bidalitako ordainagiriren batekin.
Bideratze erakundea:
- Herritarrei laguntzeko bulegoak
- Udalaren jokamoldeak babesik gabe utzi duela uste badu, Sindiko edo Herritarren Defendatzailearengana edo Arartekoarengana jo dezake. - Arazoak sortzen dizkion zerbitzuaren titularra erakunde edo enpresa publiko bat bada.
Bideratze erakundea:
- Erakundearen beraren Informazio eta Erregistro Zerbitzua.
- Udalaren jokamoldeak babesik gabe utzi duela uste badu, Sindiko edo Herritarren Defendatzailearengana edo Arartekoarengana jo dezake.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.