Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa - Galdera ohikoenak - Internet

Ziurra da banku-entitateekin sarearen bidez lan egitea?
Gaur egun gero eta errazagoa da sarearen bidez bankuarekin edo aurrezki-kutxarekin eragiketak egitea. Hori dela eta, garrantzitsua da eskura ditugun neurri guztiak erabiltzea iruzurgileak sistema horretaz balia ez daitezen. Hona hemen segurtasun aholku praktiko batzuk:
  • Ez ireki eskatu ez duzun mezu elektronikorik, ez eta jatorri ezezagunekorik ere. Ezaba itzazu zuzenean, aurreikusi gabe. Izan ere, posta elektronikoa da birusak hedatzeko bide nagusia.
  • Ez fidatu ustezko banku entitateek bidalitako mezu elektronikoez. Banka elektronikoko daturik eskatuz gero egiazta ezazu zuzenean bankuarekin.
  • Kontuz ibili "scr" edo "exe" luzapenak dituzten artxiboak irekitzean. Birusen aurkako programa batez aztertzea komeni da.
  • ADSL lineen bitarteko konexioak (ohikoak edo kablerik gabeak Wi-Fi) era ziurrean konfiguratu, pasahitz bat ezarriz.
  • Kablerik gabeko "router" edo bideratzailea instalatzean alda itzazu lantegitik datozen pasahitzak.
  • Wi-Fi bideratzailea instalatzean, alda itzazu MAC txartelaren helbide fisikoaren zenbakiak, gailuari txartel bakarra konektatzerik izan dadin.
  • Erosketak on line egitean segurtasun neurri ziurtatu eta aitortuak dituzten orriak erabiltzea komeni da. Erosketa horietan beti kreditu-txartel bera erabiltzea komeni da, eta txartel horretan ahalik eta saldo txikiena izatea.
  • Birusen eta spam-en kontrako programak eta suebakia beti eguneratua izatea komeni da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.