Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa - Galdera ohikoenak - Autoak
Joan den hilean autoa garajera eraman nuen, zarata egiten zuelako, duela hamabost egun atera nuen eta orain zarata bera entzuten dut. Doan konpondu behar didate?
Egindako konponketa edo instalazioengatik gutxienez hiru hilabeteko edo ibilgailua entregatu zenetik 2.000 km-ko bermea emango digu lantegiak. Industriarako ibilgailuak izanez gero hamabost egun edo 2.000 km.
Konpondutako ataletan sortutako matxurak doan konpondu beharko ditu lantegi bermatzaileak. Bermea osoa da, hots, materialak, lan-eskua, garraioa eta abar hartuko ditu barne, ibilgailua beste batek erabili edo konpondu ezean.

Zein kontzeptu agertu behar da fakturan?
Matxura konpondutakoan, faktura idatzi, sinatu eta zigilatua jasotzeko eskubidea dugu, zeinean datu hauek agertuko baitira: egindako lanak, aldatutako pieza edo osagaiak, sartutako lanorduak, eta kontzeptu bakoitzari dagozkion zenbatekoak.
Baldin eta aurrekontua eginda edo ibilgailua konponduta dagoela jakinarazi ondoren aurrekontua onartzen ez badugu edo hiru laneguneko epean autoa lantegitik eramaten ez badugu, autoa lantokian edukitzeagatiko gastuak kobratu ahal dizkigute, baina kasu horietan bakarrik. Beti ere, ibilgailua lantegiaren ardurapeko aretoetan egon bada eta aipatu epeak igarotakoan.

Lantegiko mekanikariak esan dit ez dagoela nire autoarentzako ordezko piezarik eta nahi badut ataltze lekuko autoren baten pieza jar dezakeela. Legezkoa da hori?
Autoa konpontzeko erabiltzen diren osagai, pieza edo multzo guztiak berriak edo ibilgailu eredu horrentzat egokiak izan behar dute, guk aldez aurretik oniritzia eman ezean.
Lantegiak aldatu dituen pieza, osagai edo multzoak aurkeztu eta eman behar dizkigu, berariaz uko egin ezean.
Lantegi guztiek jendearen eskura jarri behar dituzte erabilitako ordezkoen jatorria eta prezioa justifikatzeko agiriak.
Debekatuta dago piezak beharrik gabe aldatzea, baldin eta horrek kontua handitzea edo agian ibilgailua hondatzea badakar.

Ibilgailuak matxura bat dauka eta zenbat ordaindu beharko dudan jakin nahi dut. Zer egin dezaket gero ezusterik ez izateko?
Konponketen aurrekontu zehatza idatziz jasotzeko eskubidea dugu; bertan, gure identifikazioaz eta lantegiarenaz gain, datu hauek agertuko dira:
Konpondu ahala beste matxuraren bat agertzen bada horren berri eman behar digute, eta zenbat balio duen adierazi. Horrelakoetan, berariaz eman beharko dugu oniritzia konpontzen jarraitzeko, gehienez 48 orduko epean.
Ibilgailua aurrekontua egiteko edo konpontzeko lantegian uzten dugun guztietan, utzi izanaren agiria jasotzeko eskubidea dugu, eta horixe aurkeztu beharko dugu bai aurrekontua jasotzeko bai autoa eramateko. Lantegiak eta geuk sinatutako aurrekontua agiri horren baliokidea izaten da.
- Ibilgailuaren identifikazioa: marka, eredua, matrikula eta egindako kilometro kopurua.
- Egin beharreko konponketak, konpondu edo aldatu beharreko osagaiak eta egin beharreko bestelako lanak, prezio osoa banakatuta ageri delarik.
- Entregatzeko aurreikusitako eguna, aurrekontua onartzen denetik kontatzen hasita.
- Aurrekontuaren balio-aldia; jakinarazten digutenetik hasita gutxienez 12 lanegunekoa izan beharko du.
- Data eta zerbitzua ematen duenaren sinadura.
Konpondu ahala beste matxuraren bat agertzen bada horren berri eman behar digute, eta zenbat balio duen adierazi. Horrelakoetan, berariaz eman beharko dugu oniritzia konpontzen jarraitzeko, gehienez 48 orduko epean.
Ibilgailua aurrekontua egiteko edo konpontzeko lantegian uzten dugun guztietan, utzi izanaren agiria jasotzeko eskubidea dugu, eta horixe aurkeztu beharko dugu bai aurrekontua jasotzeko bai autoa eramateko. Lantegiak eta geuk sinatutako aurrekontua agiri horren baliokidea izaten da.
Ibilgailua konponketa lantegi batera eraman dut eta ez dut inolako prezio-zerrendarik ikusi. Nola jakin dezaket ez didatela nahi dutena kobratuko?
Ibilgailuak konpontzeko lantegiek lanorduko eta zerbitzu zehatz bakoitzeko ezarritako prezioak ikusgai eduki behar dituzte, zergak barne, bai eta bestelako zerbitzuei dagozkienak ere, hala nola ohiko lanalditik kanpo edo zerbitzu mugikor propioez egindakoak eta egoitza gastuak.
Halaber, eskubide hauek ditugula adierazi behar dute ikusteko eran: aldez aurretik idatziz aurrekontua eskatzeko eskubidea dugula, erreklamazio-orriak daudela eta konponketa nahiz instalazioen gutxieneko bermea 3 hilabetekoa edo 2.000 km-koa dela.
Markaren lantegi ofizialek, automobilak nahiz haien ekipo edo osagaiak ekoizten dituzten enpresekin lotura baitute, hauek izan behar dituzte gure eskura:

- Konponketetan erabiltzen dituzten piezen katalogoak eta tarifa eguneratuak.
- Aldez aurretik zehaztu daitekeen kasuetan, lanak burutzeko denboren taulak eta prezioak
Bigarren eskuko autoa erosi eta hilabetera matxura bat badu, nork ordaindu behar ditu gastuak?
Ibilgailu erabilia enpresa bati erosten badiogu, bi urte baino gutxiagoko bermea hitzartzeko eskubidea dugu; bestetik, epea ez da urtebete baino laburragoa izango, ibilgailua ematen digutenetik kontatzen hasita. Horri dagokionez ezer adosten ez bada, bermea urte batekoa dela ulertuko da.
Salerosketa partikularren artean egiten denean, Kode Zibilaz baliatu behar dugu. Haren arabera, bermeak sei hilabetekoa izan beharko luke, baldin eta ibilgailuak eman nahi zaion erabilerarako ezegoki bihurtzen duten ezkutuko akatsak baditu, edo akatsek erabilera hori asko murrizten badute, halako moldez non erosleak jakin izan balu ez baitzukeen ibilgailua erosiko edo gutxiago ordainduko baitzukeen; baina saltzailea ez da akats nabarmen edo begi-bistakoen erantzule izango, ez eta begi-bistan ez dauden akatsena ere, baldin eta eroslea aditua bada eta, bere lanbideari esker, haiek erraz antzeman bazitzakeen.

Zein agiri behar da Trafiko Buruzagitzan autoaren eskualdaketa egiteko?
- Eskualdaketa inprimakia, salerosketan parte hartzen duten aldeek sinatua.
- Ibilgailuaren zirkulazio baimena, saltzaileak sinatua.
- Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren urteko ordainagiria.
- Salerosketa kontratua, eta Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga ordaindu izanaren ziurtagiria, Ogasun Sailak emana.
Zein alderdi jaso behar du salerosketa kontratuak?
- Kontratugileen identifikazioa.
- Ibilgailuaren identifikazioa eta ezaugarriak.
- Prezioa eta ordaintzeko era.
- Bermea.
Ibilgailu erabilia erosiz gero zer ordaindu beharko dut?
Autoa erosteko hitzartzen dugun zenbatekoaz gain, Probintziako Trafiko Buruzagitzan ordaindu beharreko tasak nahiz gestoria gastuak ordaindu beharko ditugu, halakorik bada, bai eta zenbait zerga ere:
- Alorreko profesionalei erosiz gero, ondasun erabilien erregimen bereziaren arabera ordaindu beharreko BEZa.
- Partikular bati erosiz gero, Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga.
- Eroslea enpresa bat edo alorreko profesional bat bada, faktura emateko obligazioa du.
Bigarren eskuko autoa erosi nahi dut baina beldur naiz ez ote didaten ziria sartuko. Zer egin dezaket?
Auto erabili bat erosi aurretik, ongi egiaztatu behar da haren egoera. Horretarako konfiantzazko espezialista batek ikuskatzea komeni da.
Ibilgailuen Ikuskaritza Teknikoaren txartelean ibilgailuak hura gainditu duela egiaztatu behar dugu, 4 urte baino gehiago duten ibilgailuek aldian-aldian igaro behar baitute.
Probintziako Trafiko Buruzagitzara jotzea biziki gomendagarria da, eta ibilgailuen erregistroan erosi nahi dugun autoari buruzko ziurtagiria eskatzea. Izan ere, ibilgailuaren ezaugarriez eta titularraren jabeez gain, datu hauek agertuko dira ziurtagirian:

- Ibilgailuaren aurreko erabilera: partikularra, taxia, auto-eskola, etab.
- Ibilgailuak finantza kargurik edo bahiturarik duen.
Erosi nahi dudan ibilgailuak 3 urteko bermea du. Bermeak beti kontzeptu guztiak hartzen ditu barne?
Gaur egun, ibilgailu berrien bermeak bi urte irauten du ; epe horretan, ibilgailuak dituen akatsak doan konpontzen dira.
Berme osagarri bat merkataritza bermea izanez gero, baldintzak irakurri eta ulertzen ez dena galdetzea komeni da.
Laburbilduz, lehenengo bi urteetan bermea osoa litzateke, higatzen diren piezak izan ezik, eta hirugarren urtean merkataritza bermeak estaltzen dituen kontzeptuei dagokienez bakarrik.

Auto berria erosi eta zaharra saltokian uzteko asmoa nuen, baina gutxi ordaintzen didatela iruditu zait. Nola jakin dezaket merkatuko prezioa?
Auto berria erostean zaharra saltokian uzteko asmoa badugu, aldizkari espezializatuetan eredu eta antzinatasunaren araberako gutxi gorabeherako prezioak begiratzea komeni da, edo autoaren tasazioa hainbat tokitan egitea, benetan balio duenari buruzko ideia egiteko.
Auto berria erostean, zein kontzepturengatik ordaindu behar dut?
Ibilgailuarengatik ordaintzen den prezio osoak kontzeptu hauek hartzen ditu barne:
- Fabrikako prezioa, tramiteen eta entregatu aurreko eragiketen gastuak nahiz garraio gastuak.
- Ordaindu beharreko zergak: BEZa (% 16); Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia (% 12); udalaren Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga.
- Matrikulatzeak dakartzan gastuak: matrikula tasa, xaflak eta, halakorik bada, gestoria gastuak.
Auto berria erosi nahi dut, marka bereko hainbat saltokitan izan naiz baina guztiek prezio ezberdinak dituzte. Nola liteke?
Auto berria banatzaile ofizialaren bidez erosi ohi da, baina ofiziala izateak ez du esan nahi guztiek prezio bera dutenik. Prezioak libreak dira, eta erosi aurretik jakiteko eskubidea badugu ere, establezimendu bakoitzak erabakitzen ditu bereak, bai eta deskontuak ere.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.