Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa - Galdera ohikoenak - Dendak
Opari bat egin nahi diot nire bikotekideari, baina, agian, ez zaio gustatuko. Saltzaileari galdetu diot ea dirua itzuliko didaten, gustatzen ez bazaio. Txartel bat emango didatela erantzun dit. Legezkoa da?
Produktua gustatzen ez bazaigu dirua itzuliko digutela aldez aurretik esan ezean, ez dugu dirua berreskuratzeko eskubiderik.
Kasu hauetan baino ez dugu dirua berreskuratzeko eskubiderik izango: bermea indarrean dagoela, erosi dugun produktua zuzenbidearekin bat ez badator eta kontsumitzaileak ondasuna konpontzeko edo aldatzeko eska dezakeenean, edo aldaketa zein konponketa arrazoizko epe batean egiten ez bada kontsumitzaileari bestelako eragozpenik sortu gabe. Akatsa munta txikikoa bada, ordea, ez da bidezkoa izango horrelakorik eskatzea.
Hala ere, gustuko ez dugun produktua itzuli nahi dugunean dendetan ordaindutako prezioaren balioa duen txartela eman ohi dute. Indarreko legerian ez dira arautzen txartel horiek, beraz, saltzaileak nahi dituen baldintzak jartzea izango du. Esaterako, denda batzuetan ez dute txartelak erabiltzen uzten beherapen garaian, edo epe-muga bat ezartzen dute. Baldintza horiek ezarri ahal izateko txartelean bertan adierazi beharko dira.

Ordenagailu bat erosi nahi dut. Zein berme eskaini behar didate?
Uztailaren 10eko 23/2003 Legearen arabera, kontsumo pribaturako gauzazko ondasun higigarri orok bi urteko bermea izan behar du. Entregatzen denetik bi urteko epean agertzen diren akatsen erantzule izango da saltzailea. Bigarren eskuko ondasunen kasuan, saltzaileak eta kontsumitzaileak epe laburragoa hitzar dezakete, baina hori ez da urtebete baino laburragoa izango.
Kontrakoa frogatu ezean, entregatu ondorengo sei hilabeteetan ageri diren akatsak entregatu zenean gauzak bazituela joko da.

Gaur goizean elastiko bat erostera joan naiz eta txartelaz ordaindu nahi izan dudanean esan didate ez dutela txartela onartzen 10 euro baino gutxiagoko zenbatekoetan. Zenbateko hori ez nuenez ezin izan dut erosi. Horrela jokatu dezakete datafonoa izan arren?
Dendek zein ordainketa mota onartzen duten jakinarazi behar digute, esaterako, txartelik onartzen duten. Horrela ordaintzeko aukera iragarri badute, inolako salbuespenik gabe, ezin digute ukatu.
Joan den astean jantzi-denda batetik igaro nintzen eta ez zituzten jantzien prezioak jarrita. Agerian jartzeko obligazioa dute?
Merkataritza establezimendu guztiek era ikusgarrian erakutsi behar dituzte salgai jarritako artikuluen publikoarentzako salmenta prezioak. Horrek produktua eskura erosteko ordaindu beharreko zenbateko osoa hartuko du, BEZa eta ezarri beharreko beste edozein zerga barne. Salbuespen gisa, zenbait produktuk oso garestiak badira, kasu ez dute prezioak erakusteko obligaziorik izango.
Erakusleihoetan erakutsitako artikuluen prezioak kanpotik ongi ikusteko moduan adieraziko dira.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.