Udal Liburutegien Sareko txartelak aukera hauek ematen dizkizu:
Herritarren Udal Txartela (TMC) baduzu, edozein liburutegitan aktibatu dezakezu liburutegiko txartel gisa, liburuzainei hala eskatuta.
Ez baduzu Herritarren Txartela, eskatu Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, eta, ondoren, aktibatu txartel gisa edozein liburutegitan.
Txartela aktibatzeko, eskabide-orria bete beharko duzu
Online katalogora sartzeko, zure pasahitza eskatu behar duzu edozein liburutegitan. Ikusi online katalogoa(Beste leiho batean irekiko da)
Txartel hauek ere erabili ditzakezu: Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko txartela, eEuskadiko Irakurketa Sare Publikoko edozein liburutegiko, eta ONA(Beste leiho batean irekiko da) edo Izenpe(Beste leiho batean irekiko da) txartelak.
Informazio gehiago Udal Liburutegi Sareari buruz.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.