Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Laguntza

Dokumentazioa

Gasteizko Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorraren Berrikuspenaren Testu Bategina eta gerora horri egindako aldaketak jaso dira agiri honetan (ikusi izapideen eta onespenaren deskribapena).

Formatua

Dokumentazioa PDF (Portabel Document Format) formatuan erakusten da, "Adobe Acrobat Reader" programaren bidez izango da eskuragarri. Doan banatzen da programa hori eta informazio gehiagorekin batera lortu daiteke orrian www.adobe.es(Beste leiho batean irekiko da).

Erakusgai diren PDFak babestuak daude. Hala ere, testua hautatzea, irudiak harrapatzea eta bereizmen handiko inprimatzea egitea posible da.

Egitura

Informazioa hainbat liburukitan antolatuta dago, momentuz gaztelera hutsean:

I. liburukitik V.era (eranskinak barne) testu dokumentu dira, DIN-A4 formatukoak. Liburuki bakoitza kapitulu, atal, sekzio eta artikuluetan banatzen da, PDF fitxategitan bilduta. Fitxategiek laster-markez lagunduta datoz, dokumentuaren zatiak azkar eta erraz aurkitzen laguntzeko.

VI. liburukian plangintza orokorraren dokumentazio grafikoa (mapak) dago, DIN-A3 formatuan. Hamar mapa bildumek osatzen dute. Bilduma bakoitzak legenda bat du, mapa zuzentzailea eta dagozkion orrien zerrenda (1, 2 eta 10 bildumak izan ezik, udalerriaren informazio orokorra biltzen baitute).

VII. liburukia geroago jaso zen eta lehenengo bost liburukien ezaugarriak ditu, 1. eranskina izan ezik, horrek bi plano handi ditu.

Eguneratzea

Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorraren aldakuntzak behin betiko onartu eta arauz argitaratu ondoren eransten zaizkio dokumentazio honi.

HAPOra erantsitako aldaketa eguneratuen zerrenda eta izapidetzen ari diren aldaketen zerrenda kontsultatu daitezke, bai eta horiei atxikitako proiektua eta onespenaren erabakiak.

Testu bateginaren orri bakoitzak hura sortu zeneko data du orri oinean.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: