Adinekoentzako jantokia
Jantokiek bazkari oso eta osasuntsu bat eskaintzen dute egunero, harreman giro atsegin batean. BIZAN zentroetan eta adinekoentzako zainpeko apartamentuetan daude.
Nork eska dezake?
60 urteko edo hortik gorako pertsonek, zailtasunak badituzte elikadura egoki bat izateko honako arrazoi hauengatik, besteak beste: familiaren laguntzarik eza, bakardadea edo isolamendu soziala, mendekotasun arriskua, 1. graduko mendekotasun aitortua, arazo ekonomikoak.
Laguntzarik gabe jateko gai izan behar dute. 2. edo 3. graduko mendekotasuna aitortua duten pertsonek ezin dute eskatu.
Non eska daiteke informazio gehiago edo eskabidea egin?
Bizilekuaren arabera egokitutako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
Gizarte-Zerbitzuek baloratu egingo dute eskatutako baliabidea beharrezkoa eta egokia den.
Baliabidearen prezioa urtero ezartzen da 8.3 Ordenantza Fiskalean.
Ordutegia
Astelehenetik igandera, 13:30etik 15:30era.
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita dago.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.