Aterpe Gaueko Harrera Zerbitzua

Aterpe

Etxebizitzarik ez duten adinekoek lotarako hartzen dituen lekua da Aterpe. Erabiltzaileei gosaria, dutxa eta arropa garbitzeko aukera ematen die zentroak.

Bertako lantalde profesionalak hainbat alderditan (osasuna, gogo-aldartea, etxebizitza, egoera juridikoa, prestakuntza, enplegua, aisialdia...) hobetzeko laguntza indibidualizatua eskaintzen die erabiltzaileei.

Erabiltzaileek begirunez tratatu beharko dituzte zentroko langileak zein erabiltzaileak, eta gutxieneko higiene bati eutsi beharko diote. Debeku da zentroan drogak kontsumitzea, alkohola eta tabakoa barne.

Maskotak hartzen ditu zentroak, gehienez ere 2, betiere jabeak lagunduta.

Non eska daiteke informazio gehiago edo egin daiteke eskaera?

  • Norberaren bizilekuari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, edo pertsona artatzen duten gizarte-zerbitzuan.
  • GLUZen (Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua). Eskatutako baliabidea beharrezkoa eta egokia den balioesten du gizarte-langileak.

Harremanetarako datuak eta ordutegia

  • Zentroa irekita dago egunero urte osoan, 20:00etatik 13:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan: 20:00etatik 09:00etara.
  • Helbidea: Goiuriko plaza, 3-1.a (Ikus kokapena(Beste leiho batean irekiko da))
  • Telefonoa: 945 16 26 60

Bisitaldi birtuala

Google Maps(Beste leiho batean irekiko da) ere bidez bisitatu daiteke Aterpe.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.