Estrada Eguneko Arreta Zerbitzua

Egunean zehar irekitzen da, batez ere etxebizitzarik ez duten edo bizigarritasun-baldintza egokirik gabeko lekuetan bizi diren adinekoak artatzeko.

Egonlekua eta higiene pertsonalerako zerbitzuak (dutxa eta garbigailua) eskaintzen ditu; baita Internetera konektatutako ordenagailuak erabiltzeko aukera, eskulan-lantegi bat, eta norberaren gauzak gordetzeko kontsigna ere.

Lantalde profesionalak hainbat alderditan (osasuna, gogo-aldartea, etxebizitza, egoera juridikoa, prestakuntza, enplegua, aisialdia...) hobetzeko laguntza indibidualizatua eskaintzen die erabiltzaileei,

Non eska daiteke informazio gehiago edo eskaera egin?

Zentroan bertan, helbide honetan: Osasun Iturri kalea, 4 (Ikus kokapena(Beste leiho batean irekiko da))

  • Telefonoa: 945 26 68 20
  • Ordutegia: lanegunetan: 09:00 - 20:30 eta 14:30 - 20:30; Larunbat, igande eta jaiegunetan: 14:30 - 20:30.

Sarrera librea da. Alabaina, norbaitek sarritan joan nahi badu, edo higiene-zerbitzuak, kontsigna edo lantegia guztiz beteta aurkitzen baditu, bere etxebizitzari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo artatzen duten gizarte-zerbitzuan eskatu beharko du zerbitzua.

Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuan (GLUZ) bitartez ere egin daiteke eskaera. Gizarte-langileak baloratu du eskatutako baliabidea beharrezkoa eta egokia den, edo ez.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.