Instalazioak erreserbatzea - Maiz egiten diren galderak

Noiz uzten da erreserba bat bertan behera?
Erreserba bat bertan behera uzten da (edo aldatzen da) jarduera egiteko instalazioetako egoera egokia ez denean. Kasu horretan ordaindutakoa itzuliko da edo erreserba beste egun batera aldatuko da ezaugarri berdinetako instalazio batera.
Eguraldiak eragindako instalazioetan, dirua itzuli edo dataz aldatu ahalko da, erabiltzaileek lehenengo 15 minutuetan eskatzen baldin badute. Diruaren itzulketa eragindako instalazioaren zentroko Argibide eta Kontrol Zerbitzuan izapidetu beharko da, zazpi eguneko epean.
Erreserbatutako instalazioan sartzean ordainagiriren bat aurkeztu behar da?
Bai. Erreserba egitean jasotzen den ordainagiria eraman behar da eta erreserbatutako instalazioaren zentroko argibide eta kontrol bulegoan aurkeztu behar da(euskarri digitalean onartzen da).
Noiz ordaindu behar da erreserba?
Erreserba Internet bidez egin bada, Internet bidez ere ordaindu behar da. Ordaintzen ez bada, erreserba automatikoki bertan behera geratuko da
Jarduera garatzeko materialak erreserbaren prezioaren barnean al daude?
Ez. Erreserbaren prezioan instalazioa erabiltzea bestetik ez dago. Jarduera egiteko tresneria (baloiak, erraketak, pilotak, bulegoko materiala, eta abar) jarduera egitera joango den pertsonaren kontura da.
Kirol-abonatua izatea beharrezkoa da kirol instalazio bat erreserbatzeko?
Ez, baina hurrengo bi egoera kontuan hartu behar dira:
1- Mendizorrotzako KE edo Gamarrako Parkearen barruan (Gamarran bakarrik udako denboraldian) dagoen instalazioaren bat erreserbatzeko, abonatuak ez direnek eguneko sarrera ordaindu behar dute.
2- Badminton, squash, tenis eta padeleko pistak eta pilota lekuak erreserbatzeko, abonatuak ez direnek gehigarri bat ordaindu behar dute. Gehigarri hori erreserbatutako instalazioa erabiltzera joaten den momentuan ordaindu beharko da. Oharra: leku hauek Mendizorrotzako KE edo Gamarrako Parkearen barruan kokatuak badaude (Gamarran bakarrik udako denboraldian), eguneko sarrera ordaindu beharko da.
Egin al daiteke erreserba bat baino gehiago?
Bai, ordutegia etengabea bada eta onartutako muga (bi ordu zortzi egunetan) gainditzen ez bada.
Zenbat ordu erreserba daiteke?
Gehienez bi ordu hurrengo zortzi egunetan erreserba egiten denetik kontatzen hasia.
Zein ordutegitarako erreserba daiteke instalazio bat?
Erreserbak edozein denbora tartetarako egin ahalko dira, instalazioa jendearentzat irekita badaude.
Noiztik egin daiteke erreserba bat?
Gehienez ere, erreserbatu nahi den eguna baino zortzi egun lehenago. Adibidez, azaroaren 10erako erreserba bat nahi baldin bada, azaroaren 3ko 08:00etatik aurrera egin ahalko da.
Beranduenez, 15 minutu lehenago erreserba hasi baino.
Nola aukeratzen da instalazioa, erreserba egiteko?
Lehenengoz, instalazioaren erabilera aukeratu behar da (kirolaren kasuan, egin nahi den kirol-modalitatea). Ondoren aukeratutako erabilera egiteko instalazio zerrenda agertuko da.
Nork erreserba ditzake bilera aretoak?
18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok, elkarteen edo auzo erkidegoen bilerak egiteko, indarrean dauden legeak betez.
Nork erreserba ditzake kirol instalazioak?
12 urtetik gorako edozein pertsona fisikok, instalazio horretan onartutako jardueraren bat egiteko.
Zein instalazio erreserba daiteke Internet bidez?
Kirol instalazioak eta bilera aretoak erreserba daitezke.
Zer behar da internet bidez erreserbak egiteko?
Internet bidez erreserbak egiteko, beharrezkoa da konektatzea txartel digitalaren bitartez: Herritarren Udal Txartela (HUT) edo beste ziurtagiri digitala.

Erreserba egiteko HUT erabiliz gero, txartela aktibaturik egon behar da. Orduan derrigorrezkoa da sartzea txartelaren kodea, pasahitza eta ontzi jokoaren zenbakiak, txartelaren atzekaldean daudenak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.